Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2002ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
2477

EBAZPENA, 2002ko martxoaren 25ekoa, Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariarena, Basurtuko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Osasun Antolamenduko zuzendariaren 2000ko uztailaren 6ko Ebazpen baten bidez (abuztuaren 2ko EHHA, 147 zk.), kreditazioa berritu zitzaion BAsurtuko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoari.

Komiteari beste kide bat gehitzeko ospitaleak egin duen eskaria jaso denez gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoen kreditazioari buruz Osasun sailburuak 1994ko irailaren 28an emandako Aginduak (urriaren 24ko EHAA, 202 zk) 3. eta 7. artikuluetan xedatzen duenarekin bat etorriz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengo.– Rafael Olalde Quintana jauna, Medikuntza eta Kirurgia lizentziaduna, Basurtuko Ospitaleko Ikerketa Klinikoetarako Komite Etikoko kide izendatzea.

Bigarren.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera jarriko da indarrean. Halaber, ebazpena Osasun eta Kontsumo Ministerioari jakinaraziko zaio.

Hirugarren.– Ebazpenak ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko diote interesatuek Osasun sailburuordeari edo Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendariari, ofizialki argitaratzen den egunetik kontatzen hasita hilabete igaro baino lehen.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 25a.

Osasun Plangintza eta Antolamenduko zuzendaria,

ALFREDO R. ANTIGÜEDAD ZARRANZ.


Azterketa dokumentala