Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2002ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2474

AGINDUA, 2001eko azaroaren 26koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren kontura 2001eko laguntzak emateko (Hutsen zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Garapenean Lankide Izateko eta Laguntzeko Fondoaren kontura 2001eko laguntzak eman zituen Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2001eko azaroaren 26ko Agindua 2002ko otsailaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (34 zk.), eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

I. eranskinean, "Lankide Profesionalak" atalean, hau dio:

Kop-2001pr/0022 Intxisu Taldea (Itaka) Monica Marcos Garcia "Obra Social Calasanz" 1051, 77 euros Venezuela

Eta hau esan behar du:

Kop-2001pr/0022 Intxisu Taldea (Itaka) Monica Marcos Garcia "Obra Social Calasanz" 10517, 71 euros Venezuela

II. eranskinean, "Lankide Boluntarioak" atalean, hau dio:

Kop-2001bo/0005 Mugarik Gabe Organización para la Ayuda y cooperación con Países del Tercer Mundo Ricardo Fernández Quintana-Apoyo a la Producción con Leche con Empleo de Energías Sostenibles 418,96 euros Cuba

Eta hau esan behar du:

Kop-2001bo/0005 Mugarik Gabe Organización para la Ayuda y cooperación con Países del Tercer Mundo Ricardo Fernández Quintana-Apoyo a la Producción con Leche con Empleo de Energías Sostenibles 4185,96 euros Cuba


Azterketa dokumentala