Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2002ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
2469

AGINDUA, 2001eko urriaren 15ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Gabriel Azcue Miguel jaunak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren etxebizitza-eskatzaileen erregistroan (Etxebide-Etxebizitzen Euskal Zerbitzua) egin duen inskripzio eskaria artxibatzen duena.

1.– Gabriel Azcue Miguel jaunak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren etxebizitza eskatzaileen erregistroan (Etxebide-Etxebizitzen Euskal Zerbitzua) alta eman eta inskribatzea eskatu du.

2.– Arabako Lurralde Ordezkaritzak eskabidea zuzentzeko eskatu zion jaun horri eta horretarako emandako epea igaro ostean eskabidea ez dela zuzendu ikusi da; beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan xedatutakoa betez, bidezkoa da beste izapiderik gabe espedientea artxibatzea.

3.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua organo aginpideduna da espediente hau ebazteko, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 160/2000 Dekretuan xedatutakoaren arabera.

Ondorioz, honako hau

EBATZI DUT:

1.– Gabriel Azcue Miguel jaunak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren etxebizitza eskatzaileen erregistroan (Etxebide-Etxebizitzen Euskal Zerbitzua) egindako inskripzio eskaria artxibatzea, agindu honetan jasotzen den arrazoiarengatik.

2.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari zuzenduta; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa hasieratik zuzenean, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salaren aurrean. Bietarako epea jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasiko da, eta hilabetekoa izango da lehenengoarentzat eta bi hilabetekoa bigarrenarentzat.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urriaren 15a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala