Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2002ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2465

AGINDUA, 2002ko martxoaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Erandioko udalerrian (Bizkaia) Berariazko Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Erandion (Bizkaia) Berariazko Lanbide Heziketako ikastetxe pribatu bat ireki eta jardunean jartzeko baimena eskatzeko "Centro de Cualificación y Empleo, SA" erakundearen ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da.

Espediente horri Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarreko arauek eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek egin diote informea.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EAO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EAO), hezkuntza-sistemaren barruan lanbide heziketaren antolaketako alderdi jakin batzuk garatzen dituen apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretua (maiatzaren 8ko EAO), eta indarrean dauden eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– 2002/2003 ikasturtetik aurrera, jarraian zehazten den ikastetxe pribatua ireki eta jardunean jartzeko baimena ematen da:

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Udalerria: Erandio.

Izen generikoa: Berariazko Lanbide Heziketako ikastetxea.

Izen espezifikoa: "Centro de Cualificación y Empleo".

Kode-zenbakia: 48015736.

Titularra: Centro de Cualificación y Empleo, SA.

Helbidea: Ibarra kalea, 7.

Baimentzen diren irakaskuntzak: Lanbide Heziketako Prestakuntza Zikloak.

– Familia: Informatika:

Informatika-aplikazioak garatzeko goi mailako prestakuntza zikloa.

Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostutarako edukieraz.

2. artikulua.– Indarrean dauden legeak betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioei dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legerian ezarritako higiene, akustika, bizigarritasun eta segurtasun neurriak ere.

4. artikulua.– Ikastetxea indarreko legeria betetzera behartuta dago eta, agindu honetan ageri den daturen bat aldatu behar izanez gero, dagokion berrikusketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.– Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 12a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala