Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2002ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2464

AGINDUA, 2002ko martxoaren 11koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Mungiako (Bizkaia) Escuela de Música Pública "Santos Intxausti" Musika Eskola Publikoari 1. maila irakasteko baimena emateko dena.

Mungiako (Bizkaia) Escuela de Música Pública "Santos Intxausti" Musika Eskola Publikoak 1. maila irakasteko egin duen eskabidea aztertu da.

Espedientea Hezkuntzako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du eta indarrean dauden arauek agindutako agiriak erantsi zaizkio.

Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzea eta horien jarduna arautzen dituen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA) II. kapituluan ezartzen du irakasleei eskatzen zaien titulazioa musika-eskoletan irakatsi ahal izateko.

Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Mungia (Bizkaia) udalerriko Escuela de Música Pública "Santos Intxausti" Musika Eskola Publikoari 2001/2002 ikasturtetik aurrera 1. maila edo kontaktukoa irakasteko baimena ematen zaio. Eskolaren kode zenbakia 48011457 da; Beko Kalean dago (5 zk.a), eta titularra, Torrebillela Kultur Etxea, Kultur Zerbitzuen herriko Erakunde Autonomoa, da.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1., 2. eta 3. mailak.

Adarra:

Kantua: korala.

Tresneria sinfonikoa: biolina, flauta eta tronpeta.

Tresneria polifonikoa: pianoa eta gitarra.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 11.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala