Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2002ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
2463

EBAZPENA, 2002ko martxoaren 22koa, Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena. Beronen bidez 2001eko abenduaren 17ko Ebazpenean egindako akatsak zuzenduko ditugu. Abenduko ebazpen haren bitartez lehiaketarako deia egin zen, UPV / EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Karrerako Funtzionarioen lanpostuak betetzeko.

Goian aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2001eko abenduaren 19a, 244. zk.) argitaratu zen. Akatsa antzeman dugu 2.4. puntuko ("Egindako lana") baremoan. Izan ere, hilabeteko puntuazioa lortzeko hamarren birekin egin da kalkulua, eta ez atal bakoitzeko puntuaziorik handiena lortzeko beharrezkoa den hamarren kopuruarekin. Beraz, akatsa zuzenduko dugu orain.

Esandako guztiagatik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 105.2. artikulua aplikatuz, eta eman zaizkidan eskumenak erabiliz,

Honako hau

EBATZI DUT:

Lehena.– 2.4. oinarrian ("Egindako lana"), baremoan antzemandako akatsa zuzentzea, honetara zuzendu ere:

Honakoa dakarren lekuan: a)....0,08 puntu hileko....; hau ekarri behar du: a)...0,0782 puntu hileko.

Honakoa dakarren lekuan: b)....0,06 puntu hileko....; hau ekarri behar du: b)...0,0574 puntu hileko.

Honakoa dakarren lekuan: c)....0,04 puntu hileko....; hau ekarri behar du: c)...0,0366 puntu hileko.

Honakoa dakarren lekuan: d)....0,016 puntu hileko....; hau ekarri behar du: d)...0,0157 puntu hileko.

Bigarrena.– Ebazpen honen kontra, gura izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoreari hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Leioa, 2002ko martxoaren 22a.

Gerentea,

F.J. ANDECHAGA VIVANCO.


Azterketa dokumentala