Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2002ko apirilaren 25a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Errenteriako Udala
2462

EBAZPENA, 2002ko apirilaren 11koa, Gipuzkoako Errenteriako Udalarena, plantilan hutsik dauden ofizial arotza eta ofizial igeltsero plazak betetzeko deialdiei buruzkoa.

Gipuzkoa Lurraldeko Aldizkari Ofizialean, 2002-04-10eko 65 zenbakian, argitaratuta daude ofizial arotza plaza, txanda irekian eta ofizial igeltsero plaza, txanda murriztuan, betetzeko deialdiak arautuko dituzten oinarriak. Plaza hauek D taldean sailkatuta daude eta Administrazio Bereziko Eskalan kokatuta, Zerbitzu Berezietako Azpieskalan eta Ofizioko Langileak klasean.

Eskariak aurkezteko epea hogei egunekoa izango da, behin iragarki hau Estatuko Buletin Ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Deialdi hauei buruzko gainontzeko iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Errenteria, 2002ko apirilaren 11.

Alkatea,

MIGUEL BUEN LACAMBRA.


Azterketa dokumentala