Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2002ko apirilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2386

EDIKTUA, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariarena, ondoren azaltzen den espedienteari buruzkoa.

Jesús Monreal Zia, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak emandako

EDIKTUA

Aurrera Castings S. A. L. enpresari ezin izan diogu jakinarazi espresuki B-0010-0024-98RE espedienteari dagokion entzunaldia. Jakinarazpen-ondorioetarako aldaketaren berri eman gabe eskatzaileak helbidea aldatu duelako bueltatu digute birritan aipatutako jakinarazpena. Zuzendariak ebazpen berri bat emango duela jakinarazten du entzunaldi horrek, diru-laguntza jasotzeko eskubidearen galera aitortuko duena. Ondorioz, ediktu hau ematen da argitara, Aurrera Castings S. A. L. enpresari jakinarazteko espediente horrengatik ez zaiola batere diru-laguntzarik egokitzen, ez baitu 232/1996 dekretu horren babesean eman zaion diru-laguntza justifikatzeko agiririk aurkeztu eta ez dio 2001eko irailaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAAn) ediktu bidez jakinarazi zitzaion errekerimenduari erantzun.

Hori dela-eta, ediktu hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikulua eta horrekin bat datozen gainerako xedapenak betez, argitaratzen den egunaren biharamunetik 10 egun balioduneko epea emanez, Enplegu eta Prestakuntza Zuzendaritzan enpresak egokitzat jotzen dituen dokumentuak eta justifikazioak alegatu eta aurkezteko, bai zuzenean edota baita lege horren 38. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabiliz. Hona hemen Zuzendaritzaren helbidea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Era berean, ohartarazten dugu alegazioak egin ezean edo adierazitako epea igarota egiten badira, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak ebazpen berri bat emango duela, non diru-laguntza jasotzeko eskubidearen galera aitortuko den, gaia arautzen duen dekretuaren 52. artikuluan ezarritakoa beteaz.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 22a.

Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria,

JESÚS MONREAL ZIA.


Azterketa dokumentala