Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2002ko apirilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
2385

IRAGARKIA, 2002 martxoaren 5ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da ondoren aipatzen den instalazio elektrikoa: aireko linea elektriko bat, Lezamako udalerrian.

Iberdrola Distribucion, S.A.U. sozietateak eskatuta, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa, abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako eta testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz. Errege Dekretu horrek energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen ditu.

Erref.: L-5605-AS-GF

Esp.: ATH-2002-32

– Lana egingo den tokia: Lezamako udalerrian.

– Aurrekontua: 67.708 euro

– Helburua: gune horretako indar elektrikoaren eskaerari erantzun.

Ezaugarriak:

Aireko linea elektrikoaren, zirkuitu bikoitza:

– Zerbitzuaren tentsioa: 30 kV.

– Hariak: 3 AL-AC 110,1 mm.2.

– Euskarriak: metalezkoak.

1. zatia

– Hasiera: Asua-Galdakao I eta II linea elektrikoaren 53=0 euskarrian.

– Amaiera: linea bereko 6. euskarrian.

– Luzera: 991 m.

2. zatia

– Hasiera: aipatutako linea elektrikoaren 4. euskarrian.

– Amaiera: linea bereko /06 euskarrian.

– Luzera: 627 m.

3. zatia

– Hasiera: aipatutako linea elektrikoaren 7. euskarrian.

– Amaiera: Lezama TEAn

– Luzera: 784 m.

Goian aipatutako instalazioaren administrazio baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilbon, Concha jenerala kaleko 23-5. solairuan dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan aurkeztu beharko dira eta hogei eguneko epearen barruan, iragarkia argitaratzen den biharamunetik hasita.

Bilbao, 2002ko martxoaren 5a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSÉ ANDRÉS BLASCO.


Azterketa dokumentala