Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2002ko apirilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
2381

IRAGARKIA. Honen bidez, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustatek) jakinarazten du 2002ko martxoan amaitutako estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:

– Euskal AE-ko Gizarte Babesaren Kontua 1999.

– Euskal Enpresen Egitura eta Demografia 2001.

– Migrazio-mugimenduen Estatistika 1999.

– Industri Produkzioaren Indizea (IPI) 2002/I.

– Azalera Handietako Merkataritzaren Indizea (AHMI) 2002/I.

– Ezkontzen Estatistika (EZKE) 2001eko 3. hiruh.

– Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkesta (ETHI) 2002/II.

– Biztanleria Eszenarioak 2050. urtea

– Industri Prezioen Indizea (IPRI) 2002/II.

– Jaiotzen Estatistika (JAIE) 2001eko 3. hiruh.

– Eraikuntzaren Koiunturari Buruzko Inkesta (EKBI) 2001eko 4. hiruh.

– Jaiotzen Estatistika 2000.

– Eraikuntzaren Kostuen Indizea (EKI) 2002/II.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko apirilaren 2a.

Zuzendari nagusia,

LOURDES LLORENS ABANDO.


Azterketa dokumentala