Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2002ko apirilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
2370

AGINDUA, 2002ko apirilaren 8koa, Kultura sailburuarena, Kulturaren Euskal Kontseiluko kideak kargutik kendu eta berriak izendatzeko dena.

Azaroaren 7ko 219/2000 Dekretuaren bidez, Kulturaren Euskal Kontseilua sortu eta arautu zen, kulturaren arloan partaidetza, lankidetza eta aholkularitzako kide anitzeko organo goren gisa. Kontseiluaren funtsezko eginkizuna, beste eginkizun batzuei kalterik egin gabe, Kulturaren Plan Orokorraren zirriborro bat aztertzea eta onartzea da. Plan horretan, besteak beste, zeharkako ekintza-ildoak eta honako arlo hauetako sektoreen garapena hartu behar dira kontuan: kultura-ondarea, museoak, artxiboak, liburua eta bibliotekak, ikus-entzunezkoak, musika, eszena-arteak eta arte plastikoak.

Dekretuaren 5. artikuluan, Kontseiluaren beste kideez gain, honako hau zehazten da: "Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailburuak hogei lagun izendatu ahal izango ditu euskal kulturako sektore eta erakunde ezberdinak ordezka dezaten. Ordezkari horiek erakundeek berek proposatuko dituzte entzute handiko pertsonen artetik".

Kultura sailburuaren 2001eko apirilaren 3ko Aginduaren bidez (EHAA, 71. zk., 2001eko apirilaren 11koa) Kontseiluaren hamalau kide izendatu ziren, besteak beste, orduan Bilboko Arte Ederretako Museoaren zuzendaria zena, Euskadiko pinakoteken artean garrantzitsuenetakoa den horrekin zuen lotura zela-eta. Delako kide hori Euskaditik kanpo ari da gaur egun lanean, eta hori dela eta, egokiago irizten diot bere ordez Euskadik duen kultura-errealitatearekin eguneroko lotura zuzenagoa duen pertsona bat izendatzeari.

Gaur arte Kulturaren Euskal Kontseiluaren hemeretzi kide izendatu izan dira azaroaren 7ko 219/2002 Dekretuaren 5. artikuluak ezarritako markoaren baitan (aipatutako Aginduaz gain, 2002ko martxoaren 6ko Agindu bidez –EHAA, 63. Zk. 2002ko apirilaren 4an argitaratutakoa– beste bost kide izendatu ziren). Kontuan izanda hogei kide adina izenda daitezkeela, egokitzat jo dut zenbaki hori adinbat kide izendatzea, horrela, Kontseiluak ideia-ekarpen handiagoa izan dezan.

Horiek horrela,

EBATZI DUT:

Lehena.– Miguel Zugaza Miranda jaunari Kulturaren Euskal Kontseiluaren alde egindako lanak eskertu eta kargutik kentzea.

Bigarrena.– María Emilia Otaola Arauco andrea aurrekoak utzitako tokian Kulturaren Euskal Kontseiluaren kide izendatzea.

Hirugarrena.– José Antonio Muñoz Otaegi Kulturaren Euskal Kontseiluaren kide izendatzea.

Laugarrena.– Aipatutako kideok Kulturaren Euskal Kontseiluko kide izango dira Kultura sailburuaren 2001eko apirilaren 3ko Aginduaren bidez izendatu zirenei geratzen zaien denboran (EHAA, 71. zk., 2001eko apirilaren 11koa). Egindako azken izendapenarekin hogei dira kontseiluaren kideak, Kulturaren Euskal Kontseilua sortu eta arautu zuen azaroaren 7ko 219/2000 Dekretuaren 5.1 artikuluaren 1. paragrafoan aurreikusi zen bezala.

Bosgarrena.– Agindu honek, onartu bezain laster izango du eragina. Nolanahi ere, interesdunei horren berri emango zaie.

Seigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko apirilaren 8a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala