Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2002ko apirilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2368

EBAZPENA, 2002ko martxoaren 22koa, Enplegu eta Prestakuntza zuzendariarena, itzulketa-espediente batean hartutako ebazpena jakinaraztekoa. Espedientea 1997 eta 1998ko aurrekontu-urtealdietan drogazale ohiak birgaitu eta birgizarteratzeko asmoz kontratatzen laguntzeko diru-laguntzak ematean aplikatzeko modukoa den araudia ez betetzeagatik izapidetu da, ekainaren 27ko 326/1995 Dekretuetan oinarrituz.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta aipatu ebazpena postako zerbitzuaren bidez jakinaraztea ezinezkoa gertatu denez, espedientean agertzen den helbidea oker dagoelako, eskatzaileak helbidea aldatu duelako jakinarazpenak egiteari dagokionez aldaketa horren berri eman gabe, edo beste arrazoiren bat dela medio, hau

EBATZI DUT:

Aipatzen den espedientean hartutako ebazpena jakinaraztea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz, eta interesatuari aditzera ematea berorren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearen aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkidea arautzen dituen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta horrekin bat datozenetan ezarritakoaren arabera.

Espediente-zk.: G-0045-0085-97EX Itzulketa-zk.: 101/01

Horretarako jarritako epeetan diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak betetzen direla frogatzeko beharrezko dokumentaziorik aurkeztu ez denez, eta Eusko Jaurlaritzak emandako ekainaren 27ko 326/1995 Dekretuaren 15. artikuluan ezarritakoa urratzen denez,

Enplegu eta Prestakuntza zuzendariak

EBATZI DU:

Biogarbi S. L.. enpresak diru-laguntza moduan eman zaizkion 6582,13 euro itzultzeko duen obligazioa aitortzea eta ordaindu gabe geratzen zen ordainketa deuseztatzea.

Adierazitako zenbatekoaren itzulketa bi hilabeteko epean egin beharko da gehienez ere ebazpen hau jakinarazten denetik kontatzen hasita, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren ondorengo kontu honetan:

Kutxa, kontu-zk.: 2101.0760. 69.0002788214

ingresua egiterakoan dagozkion espediente-zenbakiei erreferentzia eginez.

Jakinarazten da itzulketako diru-sarrera goian aipatutako epeetan egiten ez bada, premiamendu-bidez betearazteari ekingo zaiola.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 22a.

Enplegu eta Prestakuntza zuzendaria,

JESÚS MONREAL ZIA.


Azterketa dokumentala