Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2002ko apirilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
2367

AGINDUA, 2002ko apirilaren 4koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Eluark Lan Indar SL sozietateak aurkeztutako 340/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gainean (prozedura laburtua) Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiak eman duen epaia bete dadila agintzeko.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko bizkiko lurralde ordezkariak SH-157/01 espedientearen gainean 2001eko maiatzaren 9an hartutako ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtso bat aurkeztu zen. Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak errekurtsoa ezetsi, eta ebazpena berretsi zuen, 2001eko abuztuaren 9ko ebazpen batez. Ebazpen horren aurka Eluark Lan Indar SL sozietateak aurkeztutako 340/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aztertu ondoren —prozedura laburtuaz izapidetu da—, Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegiak eman du 2002ko martxoaren 15ean. Epaiaren xedatze-zatiak hau dio:

"Onartu egin dugu Eluark Lan Indar SL sozietatearen izenean Francisco Ramón Atala Arana prokuradoreak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren 2001eko abuztuaren 9ko ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horrek, bestalde, ezetsi egin zuen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Bizkaiko lurralde ordezkariaren 2001eko maiatzaren 9ko ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa. Auzi-errekurtsoa onartuta, beraz, inpugnatutako ebazpena baliorik gabe uzten dugu, zuzenbidearen aurkakoa delako.

Sortutako kostuei buruzko pronuntziamendu berezirik ez dugu egingo."

Hori dela eta, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak epai hori hitzez hitz bete dadila eta agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agindu du, otsailaren 12ko 44/2002 Dekretuko 4. artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 103. artikuluan eta hurrengoetan jasotakoaren ildotik.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko apirilaren 4a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala