Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2002ko apirilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
2362

AGINDUA, 2002ko martxoaren 14koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena; horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetako lagun bakarreko aginte-organoak hautatzeko prozesua irekitzat jotzen da.

Maiatzaren 13ko 116/1997 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lagun bakarreko aginte-organoak hautatzeko prozesua arautzen du.

Unibertsitatez kanpoko ikastetxe publiko askotako Zuzendaritza Taldeek 2002ko ekainaren 30ean euren agintaldia amaituko dutenez, egokia da adierazitako ikastetxe horietako lagun bakarreko aginte-organoak hautatzeko prozesua egitea, betiere maiatzaren 13ko 116/1997 Dekretuak ezarritakoari jarraiki.

Horren indarrez eta eman zaizkidan ahalmenak erabiliaz, hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxe publikoetan, euren Zuzendaritza-Taldeen agintaldia 2002ko ekainaren 30ean amaitzen den horietan, lagun bakarreko aginte-organoak hautatzeko prozesua irekitzat jotzea.

2. artikulua.– Hautapen-prozesua maiatzaren 13ko 116/1997 Dekretuak xedatutakoari jarraiki egingo da eta 2002ko ekainaren 10erako amaituta beharko du.

AZKEN XEDAPENA

Honako Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 14a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala