Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2002ko apirilaren 22a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
2361

EBAZPENA, 2002ko apirilaren 8koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, 2002 urterako "Andrés de Irujo" sariaren deialdia egiteko dena.

Ekainaren 6ko 98/2000 Dekretuak "Andrés de Irujo" saria arautzen du, atzerriko euskal presentziari buruzko sortze edo ikerketa lanak saritzeko. Horren bitartez, kanpoan euskaldunek bizi izandako historia ezagutarazten laguntzen duten lanak saritu nahi dira, eta euskal etxe eta gizataldeetako kideei aukera eman nahi zaie beraien testigantza eta sortze lanaren bitartez historia hori berreskuratzen parte har dezaten. Dekretu horrek 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, urtero egingo da sari horretara biltzeko deia dagokion Ebazpenaren bidez.

Beraz, egokia da 2002ko laguntzetara dei egitea, irailaren 27ko 1/1994 Lege Dekretuaren IX. tituluan aurrekontuak luzatzeko erregimenaz ezarritakoren arabera. Lege dekretu horren bitartez, Euskadiko Aurrekontuen Erregimenaz indarrean dauden xedapen legalen Testu Betegina onartu zen.

Ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

XX. mendean Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal presentziari edota bizipenei buruzko sortze edo ikerketa lanak saritzeko, "Andrés de Irujo" sarira 2002. urtean biltzeko deia egitea, dekretu honen eranskinean onartu eta jaso diren oinarrien arabera.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honetan aurrikusita ez dauden gaietan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.

Bigarrena.– Ebazpen honek indarra hartuko du Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko apirilaren 8a.

Lehendakaritzaren idazkari Nagusia,

JESUS PEÑA MARTINEZ.

ERANSKINA
"ANDRES DE IRUJO" SARIAREN 2002. URTEKO DEIALDIAREN OINARRIAK

Lehenengoa.– Helburua.

XX. mendean Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpoko euskal presentziari edota bizipenei buruzko sortze edo ikerketa lanak saritzeko, "Andrés de Irujo" sarira 2002. urtean biltzeko dei egitea da oinarri hauen helburua.

Bigarrena.– Saria.

2002. urteko "Andrés de Irujo" saria obra edo lana argitaratzea edo zabaltzea izango da.

Hirugarrena.– Kandidaturak aurkeztea.

1.– Kandidaturak Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian aurkeztuko dira (Nafarroa kalea 2, 01007 Vitoria-Gasteiz, telefonoa 945-018127) 2002. urteko "Andrés de Irujo" sarirako dela argi adieraziz.

2.– Sarira aurkezten diren kandidatura bakoitzarekin batera lana egin duenaren berariazko baimena aurkeztu beharko da gutunazal itxi batean; horretarako, ebazpen honekin batera doan eskabide orria bete beharko dute parte hartu nahi dutenek.

Laugarrena.– Aurkezteko epea.

Hautagiak aurkezteko epea 2002ko ekainaren 15ean bukatuko da.

.......................................................bizi denak,

honako hau

ADIERAZTEN DU:

Atzerriko euskal presentziari buruzko sortze edo ikerketa lanak saritzeko 2002. urterako "Andrés de Irujo" sariaren araubidearen arabera, hitz ematen duela ............................................................ titulua duen eta ...................goitizenarekin datorren obraren ustiaketa eskubideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari emango dizkiola komeni denean, ekainaren 6ko 98/2000 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritako baldintzetan, Jabetza Intelektualaren Legearen testu bateratua onartzen duen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzazko Dekretuak emaileei ematen dizkien eskubideen kalterik gabe.

..........., 2002ko ............-aren..........-a.

(Sinadura)

KANPO HARREMANETARAKO IDAZKARITZA

NAGUSIA.LEHENDAKARITZA


Azterketa dokumentala