Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2002ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1953

IRAGARKIA, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena. Iragarki honen bidez aditzera ematen da «Asociación Profesional de Peritos Judiciales Calígrafos «Aitz» izeneko elkartearen eraketari buruzko agiriak gordailuan sartu direla.

Apirilaren 22ko 873/77 Errege Dekretuko 4. artikuluan ezarritakoa betez, eta interesdunek egokitzat jotzen dutena idatziz alegatzea izan dezaten, hau jasotzen dutenetik 8 eguneko epean, honako hau aditzera ematen da: 2002ko martxoaren 8an, Itziar Galarza Amo andreak (NAN: 30649950-N) «Asociación Profesional de Peritos Judiciales Calígrafos «Aitz » izeneko elkartearen eraketari buruzko agiriak aurkeztu ditu Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzan; hona elkartearen eremuak:

Lurralde-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

Lanbide-eremua: izenarena.

Orobat, jasoarazten da jarraian azaltzen diren pertsonak aktaren sinatzaileak direla:

María Bilbao Bergara andrea.

Teresa Fernández Prieto andrea.

Itziar Galarza Amo andrea.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 12a.

Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala