
62. zk., 2002ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1952
EDIKTUA, 2002ko martxoaren 11koa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, 94.0069.20.01.01.02. errekurtsoaren gainean hartutako ebazpena Irurena SA enpresari jakinarazteko.
Nik, Adolfo González Berruetek, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendari naizen aldetik, hau
Jakinarazten dut: Irurena SA enpresari hasitako 94.0069.20.01.01.02. espedientea amaitu da eta ebazpena hartu da: 119/94 arau-hauspen aktan jasotako zigor-proposamena onartzea eta enpesari hiru mila seiehun eta sei euro eta zazpi zentimoko (3.606,07) zigorra jartzea erabaki da, Laneko Segurtasun eta Higieneari buruzko Ordenantza Nagusia onartu zuen 1971eko martxoaren 9ko Ministeritza Aginduaren 84. artikuluan agindutakoa hausteagatik.
Dena dela, enpresari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (Karabel auzoa, z/g, Hernani, Gipuzkoa). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek ez duela amaitzen administrazio bidea eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeari, dagokion lurralde historikoko lurralde ordezkariaren bitartez, jakinarazten zaion egunaren biharamunetik aurrera hilabeteko epean, 30/92 Legearen 114. artikuluaren eta hurrengoen arabera.
Interesatuak gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ez badu, zigorraren zenbatekoa sartu beharko du Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak Gipuzkoa Donostia Kutxan duen sarreren kontu baimenduan (2101-0381-00-0002786515 kontua), eta sartu ere, errekurtsoa jartzeko epean, ebazpena jakinarazten zaion egunetik aurrera. Dirua sartzerakoan espedientearen zenbakia adierazi behar du.
Betebehar hau konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da isuna kobratzeko. Hori dela eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketarako Araudia onartu zuen dekretu horrek).
Enpresak horren guztiorren berri izan dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan agindutako moduan argitaratuko da ediktu hau.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 11.
Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.
RSS