
62. zk., 2002ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1951
IRAGARKIA, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena. Iragarki honen bidez aditzera ematen da «Asociación Empresarial de Empresas Concesionarias del Servicio de Transporte Escolar del Departamento de Educación, Universidades e Investigación del País Vasco» izeneko elkartearen eraketari buruzko agiriak gordailatu direla.
Apirilaren 22ko 873/77 Errege Dekretuko 4. artikuluan ezarritakoa betez, eta interesdunek egokitzat jotzen dutena idatziz alegatzea izan dezaten, hau jasotzen dutenetik 8 eguneko epean, honako hau aditzera ematen da: 2002ko martxoaren 7an, Juan Carlos García Puelles jaunak (NAN: 30598528-H) «Asociación Empresarial de Empresas Concesionarias del Servicio de Transporte Escolar del Departamento de Educación, Universidades e Investigación del País Vasco» izeneko elkartearen eraketari buruzko agiriak aurkeztu ditu Lan eta Gizarte Segurantza Zuzendaritzan; hona elkartearen eremuak:
Lurralde-eremua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
Lanbide-eremua: izenarena.
Orobat, agerian uzten da jarraian azaltzen direnak aktaren sinatzaile izan zirela:
Juan Carlos García Puelles jauna.
Angel López Plaza jauna.
Yolanda Guederiaga Urrucha andrea.
Miren Agurtzane Azkarate Aguirre andrea.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 11.
Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.
RSS