
62. zk., 2002ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Bizkaiko Foru Aldundia
1947
IRAGARKIA, Bizkaiko Foru Aldundindiarentzako telekomunikazio zerbitzua erosteko kontratazioari buruzkoa.
Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legeko testu batua dakarren ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzazko Errege Dekretuko 78. artikulua betetzeko, lehiaketa hau argitaratzen da.
1.– Erakunde adjudikatarioa:
a) Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia.
b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Lehendakaritza Saila); Kale nagusia, 25, 48009-Bilbo; Telefonoa: 94 - 420 77 88, Faxa: 94 - 420 78 19, www.bizkaia.net (Lehendakaritza Saila)
c) Espediente zenbakia: 2002/0015.
2.– Kontratuaren xedea:
a) Xedearen azalpena: Bizkaiko Foru Aldundindiarentzako telekomunikazio zerbitzua.
b) Banaketa erloka eta kopuruka: Ez.
c) Burutzeko tokia: Bizkaia.
d) Burutzeko epea edo emateko azken data: 4 urte.
3.– Tramitazioa, prozedura eta adjudikazio-era.
a) Tramitazioa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia.
c) Era: Lehiaketa.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko osoa: 6.000.000,00 euro.
5.– Bermeak.
Behin-behinekoa: 120.000,000 euro.
6.– Dokumentazio eta informazio bideak.
a) 1. atalean ezarritako toki berean.
b) Agiriak eta informazioa eskuratzeko epea: eskaintzak hartzeko azken datari dagokiona.
7.– Kontratistaren betekizun zehatzak:
a) Sailkapena: III.multzoa; 03 eta 07. azpimultzoak; «D» kategoria.
b) Beste betekizun batzuk: Espainiakoak ez diren enpresek beren kaudimena egiaztatu beharko dute Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legean ezarritako eran.
8.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.
a) Aurkezteko epea: 2002ko apirilaren 29ko hamabiak (12) baino lehenago.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio Klausula Berezien eta Baldintza Teknikoen Pleguetan eskatutakoak.
c) Aurkezteko tokia: 1. atalean ezarritako toki berean.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.
e) Aldaeren onespena: Ez da halakorik onartzen.
9.– Eskaintzen irekiera:
a) Erakundea: Lehendakaritza Saila (horretarako izendatutako hitzaldi aretoa).
b) Egoitza: Kale nagusia, 25, beheko solairua.
c) Herria: Bilbo.
d) Data: 2002ko apirilaren 30a.
e) Ordua: Goizeko hamar t’erdiak (10:30).
10.– Bestelako informazioak: Adjudikazioa egitean erabiltzeko irizpideak Administrazio Klausula Berezien eta Baldintza Teknikoen Pleguetan aurkitzen dira.
11.– Iragarpen gastuak: BOE, EHAA eta Prentsako iragarkien gastuak adjudikatarioaren kontura.
12.– Iragarkia Europako Elkarteen Aldizkari Ofizialera bidaliko den data: 2002ko martxoaren 8a.
Bilbao, 2002ko martxoaren 8a.
Lehendakaritza Saileko foru diputatua,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
RSS