Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2002ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Bizkaiko Foru Aldundia
1946

IRAGARKIA, Bizkaiko Foru Aldundiaren aseguru pribatuen polizak erosteari buruzkoa.

Herri Administrazioen Kontratuei buruzko Legeko testu batua dakarren ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzazko Errege Dekretuko 78. artikulua betetzeko, lehiaketa hau argitaratzen da.

1.– Erakunde adjudikatarioa:

a) Erakundea: Bizkaiko Foru Aldundia.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Lehendakaritza Saila); Kale nagusia, 25, 48009-Bilbo; Telefonoa: 94 - 420 77 88, Faxa: 94 - 420 78 19, www.bizkaia.net (Lehendakaritza Saila)

c) Espediente zenbakia: 2002/00010.

2.– Kontratuaren xedea:

a) Xedearen azalpena: Bizkaiko foru Aldundiaren aseguru pribatuen polizak.

b) Banaketa erloka eta kopuruka:

Erlo zk.	Erloaren deskripzioa	

I	Bizkaiko Foru Aldundiak edo bere menpeko Erakunde Autonomiadunek izan ditzaketen ondare erantzukizunetik sortutako arriskuak, harakoak ondareen, beraien jardueraren edo bestelako edozein zertzelada garrantzitsuren ondorioz sortuak direnean. Kontratazio honen barruan sartzen dira:

	– Erantzukizun Zibila orokorrean: 750.000 euros

	– Frankizien kudeaketa: 60.000 euros	

II	Motorezko ibilgailuen erabileraren ondorioz ondareen, pertsonen eta erantzukizun zibilaren alorrean sortutako arriskuak	

III	Bizkaiko Foru Aldundiaren eta bere menpeko Erakunde Autonomiadunen zerbitzupeko langileriei istripu, bizitza eta elbarritasun alorrean dagozkien arrisku pertsonalak.

	Kontratazio honen xede hurrengoak:

	Goi karguen kolektiboko bizitza eta elbarritasuna

	Langileen kolektibo orokorraren bizitza eta elbarritasuna.

	Istripuen ziozko Suhiltzaile bolondresen aldi baterako bajak.	

IV	Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako kirol kanpaina, erakundeen kanpaina eta abarretan parte hartzen dutenen istripuei dagozkien arrisku pertsonalak	

V	Bizkaiko Foru Aldundiaren eta bere menpeko Erakunde Autonomiadunen ondarea osotzen duten higiezin guztiei (edukitzailea eta edukia) dagozkien ondare arriskuak. 	

c) Burutzeko tokia: Bizkaia.

d) Burutzeko epea edo emateko azken data: 2002ko uztailaren 1etik 2003ko uztailaren 1era arte.

3.– Tramitazioa, prozedura eta adjudikazio-era.

a) Tramitazioa: Ohikoa.

b) Prozedura: Irekia.

c) Era: Lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa guztira: bi milioi bostehun eta berrogeita zazpi mila euro (2.547.000,00) hurrengo erlo eta kopurutan banatuta:

Erloen Zk.	Erloaren aurrekontua

	I	Zortziehun eta hamar mila euro (810.000,00)

	II	Hirurehun eta laurogeita hamar euro (390.000, 00)

	III	Milioi bat ehun eta laurogeita bost mila euro (1.185.000,00)

	IV	Berrogeita bi mila euro (42.000,00)	

	V	Ehun eta hogei mila euro (120.000,00)	

5.– Bermeak.

Erloen Zk.	Behin-Behineko fidantza	

	I	Hamasei mila eta berrehun euro (16.200,00)	

	II	Zazpi mila eta zortziehun euro (7.800,00)	

	III	Hogeita hiru mila eta zazpiehun euro (23.700, 00)	

	IV	Zortziehun eta berrogei euro (840,00)	

	V	Bi mila eta laurehun euro (2.400,00)	

6.– Dokumentazio eta informazio bideak.

a) 1. atalean ezarritako toki berean.

b) Agiriak eta informazioa eskuratzeko epea: eskaintzak hartzeko azken datari dagokiona.

7.– Kontratistaren betekizun zehatzak: Begiratu: Administrazio Klausula Berezien eta Baldintza Teknikoen Pleguak.

8.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.

a) Aurkezteko azken data: 2002ko apirilaren 29ko hamabiak (12) baino lehenago.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio Klausula Berezien eta Baldintza Teknikoen Pleguetan eskatutakoak.

c) Aurkezteko tokia: 1. atalean ezarritako toki berean.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

e) Aldaeren onespena: ez da halakorik onartzen.

9.– Eskaintzen irekiera:

a) Erakundea: Lehendakaritza Saila (horretarako izendatutako hitzaldi aretoa).

b) Egoitza: Kale nagusia, 25, beheko solairua.

c) Herria: Bilbo.

d) Data: 2002ko apirilaren 30ean.

e) Ordua: Goizeko hamar t’erdiak (10:30).

10.– Bestelako informazioak: Adjudikazioa egitean erabiltzeko irizpideak Administrazio Klausula Berezien eta Baldintza Teknikoen Pleguetan aurkitzen dira.

11.– Iragarpen gastuak: BOE, EHAA eta Prentsako iragarkien gastuak adjudikatarioaren kontura.

12.– Iragarkia Europako Elkarteen Aldizkari Ofizialera bidaliko den data: 2002ko martxoaren 7a.

Bilbao, 2002ko martxoaren 6a.

Lehendakaritza Saileko foru diputatua,

JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.


Azterketa dokumentala