Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2002ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
1944

LEHIAKETA, 2001eko estatistika ospitalarioa, sare publikoko 2001eko ospitalez kanpoko estatistika eta asistentzia mediko-farmazeutikoa eskaintzen duten aseguru libreko erakundeen 2001eko estatistika biltzeko, grabatzeko eta balidatzeko lizitazioa iragartzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: 27/2002-S.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: 2001eko estatistika ospitalarioa, sare publikoko 2001eko ospitalez kanpoko estatistika eta asistentzia mediko-farmazeutikoa eskaintzen duten aseguru libreko erakundeen 2001eko estatistika biltzea, grabatzea eta balidatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetzen den egunaren hurrengotik 2002ko abenduaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 73.565 euro.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez dagokio.

6.– Agiriak eta argibideak:

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 78.

e) Faxa: 945 01 93 01.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2002ko apirilaren 19ko 15:00ak.

Halaber, Eusko Jaurlaritzako web orrian ere jaso ahal izango dira agiriak. www.ej-gv.net.

7.– Kontratistaren betebeharrak: finantza erakunde baten txosten baten bidez egiaztatu beharko da ekonomia eta finantza arloko kaudimena. Kaudimen teknikoa egiaztatzeko, berriz, azken hiru urteetan egindako zerbitzu eta lan nagusien zerrenda aurkeztu beharko du. Zerrenda horrek, besteak beste, ondokoak jasoko ditu: zenbatekoak, datak eta onuradunak, publikoak zein pribatuak. Halaber, enpresarien, enpresako zuzendaritzakoen eta lanaren ardura hartuko duten langileen titulu akademikoak eta profesionalak ere aurkeztu beharko dira.

Ehuneko bi baino elbarri gehiago dituzten enpresek enpresako langileen deskribapena aurkeztuz egiaztatu beharko dute egoera hori.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko apirilaren 19ko 15:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

2.a Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

3.a Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): 3 hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez dagokio.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua —gutxi gorabeherakoa— edo gutxieneko eta gehienezko kopurua. (Prozedura mugatua): ez dagokio.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua.Lakua II.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2002ko apirilaren 23a.

e) Ordua: 11:00.

10.– Bestelako argibideak: ez dagokio.

11.– Iragarki-gastuak: esleipendunaren kontura izango dira.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez dagokio.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 12a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

IGNACIO ZALBIDEA ALVAREZ.


Azterketa dokumentala