Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2002ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1943

LEHIAKETA, Ikus-entzunezko berrien datu-baserako informazioa hornitzeko zerbitzu-kontratu administratiboa esleitzeko dena. (KBN C02/46/2001 esp.)

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espediente zenbakia: C02/46/2001.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Ikus-entzunezko berrien datu-baserako informazioa hornitzea.

b) Loteak: ez dago.

c) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea (hilabeteak): Administrazioak hasteko agindua idatziz ematen duenean hasiko da —kontratistak behin betiko fidantza ordaindu ostean—, eta 2003ko abenduaren 31ra arte iraungo du.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko osoa: 404.601,33 euro.

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: 8.092,03 euro.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, beheko solairua (Lakua eraikina II) eta interneteko helbide: www.ej-gv.net.

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 018931.

e) Faxa: 945 019018.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2002ko apirilaren 11.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: III taldea, 3 azpitaldea, B kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: ez dago.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko apirilaren 12ko 10:00ak aurretik.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal (A, B eta C) aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako edukia izango dutenak.

c) Aurkezteko lekua:

1. Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

2. Helbidea: Donostia kalea 1, (beheko solairua, Lakua II).

3. Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hilabete eta erdi, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopuru gutxi gorabeherakoa edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, (beheko solairua, Lakua II).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2002ko apirilaren 15a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak: Ez.

11.– Iragarkiaren gastuak: Esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): Ez.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 13a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA,

ez dagoenez, Kontratazio Zerbitzuko burua,

FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO.


Azterketa dokumentala