
62. zk., 2002ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1942
LEHIAKETA, Urretxuko (Gipuzkoa) haur hezkuntzako eraikin berria eta Gainzuri LHI eremuko urbanizazioa egiteko obra —obra-kontratu administratiboa esleitzeko dena. (KBN C01/1/2002 esp.)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren Zuzendaritza.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
c) Espediente zenbakia: C01/1/2002.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Urretxuko (Gipuzkoa) haur hezkuntzako eraikin berria eta Gainzuri LHI eremuko urbanizazioa egitea.
b) Loteak: ez dago.
c) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Gauzatzeko epea (hilabeteak): Hogei (20) hilabete, zuinketa-akta egin eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: arruntak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko osoa: Bi milioi seiehun eta hirurogeita hamairu mila berrehun eta hirurogei eta hemeretzi euro eta hamabi zentimo (2.673.279,12), BEZ barne.
5.– Fidantzak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: esleipen zenbatekoaren %4a.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Entitatea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren Unitate Teknikoa, eta interneteko helbide honetan: www.ej-gv.net.
b) Helbidea: Andia 13.
c) Herria eta posta kodea: 20004 Donostia.
d) Telefonoa: 943-022895.
e) Telefaxa: 943-022916.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2002ko apirilaren 18a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: (taldeak, azpitaldeak eta kategoria): C taldea, 2 azpitaldea, e kategoria.
b) Bestelako betebeharrak: ez dago.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko apirilaren 19ko 10:00ak aurretik.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: kontratua arautzen duen berariazko klausula administratiboen pleguaren 7. klausulan adierazitakoa.
c) Aurkezteko lekua:
1. Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.
2. Helbidea: Donostia kalea 1, (beheko solairua, Lakua II).
3. Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak (lehiaketa): ez.
f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopuru gutxi gorabeherakoa edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, (beheko solairua, Lakua II).
c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2002ko apirilaren 19a.
e) Ordua: 12:30ak.
10.– Bestelako argibideak: Ez.
11.– Iragarkiaren gastuak: Esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio).– Ez.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 13a.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA,
ez dagoenez, Kontratazio zerbitzuburua,
FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO.
RSS