
62. zk., 2002ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1941
LEHIAKETA, Nerbioi ibaia Arrigorriagako tartean bideratzeko lanak egiteko zerbitzu-kontratu administratiboa esleitzeko dena. (KBN C01/3/2002 esp.)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).
c) Espediente zenbakia: C01/3/2002.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Nerbioi ibaia bideratzeko lanak (Arrigorriagako tartea).
b) Loteak: ez dago.
c) Burutzeko lekua: Arrigorriaga (Bizkaia).
d) Burutzeko epea (hilabeteak): Hamazortzi (18) hilabete, zuinketa-akta egin eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: presakoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Zenbateko osoa: 3.267.607,15 euro, honako bi urte hauetan banatuta.
2002. urtea: 2.450.230,68 euro.
2003. urtea: 817.376,47 euro.
5.– Fidantzak.
Behin-behinekoa: 65.352,14 euro.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Entitatea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila. Uren Lurralde Zerbitzua.
b) Helbidea: Lehendakari Agirre, 9 eta interneteko helbidea: www.ej-gv.net.
c) Herria eta posta kodea: 48014 Bilbao.
d) Telefonoa: 94-4031900.
e) Telefaxa: 94-4031901.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2002ko apirilaren 16a.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
E taldea, 1 azpitaldea, d kategoria.
E taldea, 5 azpitaldea, e kategoria.
b) Bestelako betebeharrak: ez dago.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko apirilaren 17ko 10:00ak aurretik.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: kontratua arautzen duen berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoa.
c) Aurkezteko lekua:
1. Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.
2. Helbidea: Donostia kalea 1, (beheko solairua, Lakua II).
3. Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hilabete eta erdi, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak (lehiaketa): ez.
f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopuru gutxi gorabeherakoa edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, (beheko solairua, Lakua II).
c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Eguna: 2002ko apirilaren 18a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak: Ez.
11.– Iragarkiaren gastuak: Esleipendunak ordainduko ditu.
12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): Ez.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 12a.
Ondare eta Kontratazio zuzendaria,
JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.
RSS