Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2002ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1940

EBAZPENA, 2002ko martxoaren 13koa, Ondare eta Kontratazio zuzendariarena, zerbitzu metrologikoa emakida modalitatean kudeatzeko kontratua esleitu zela jakitera eman zuen iragarkiaren informazioa zabaltzeko dena (kudeaketa hori honako fase hauetan egitekoa da: konpondu edo aldatu ondorengo egiaztapenean eta funtzionamendu ez-automatikoko pisatze-gailuen aldizkako egiaztapenean, biak ere Sustapen Ministerioaren 1999ko apirilaren 27ko Aginduz araututakoak —KBN C05/1/2001 esp.—).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 6 zenbakian (2002ko urtarrilaren 9a) argitaratutako iragarki baten bidez, aipatutako kontratu administratiboa esleitu zela jakinarazi zen. Hala ere, iragarki horretan ez zen ezer adierazi egun indarrean dauden tarifen gainean; hori dela eta, aipatu gabe utzitako informazio hori ebazpen honen bidez jakinarazten da.

ALDIAN-ALDIKO EGIAZTAPENEN TARIFAK

(BEZ barne)

BALANTZEN GEHIENEZKO PISUA 	Tarifa eurotan.	Tarifa pezetatan.

GEHIENEZ<= 30 kg.	54 	8.985	

30 kg<GEHIENEZ<= 150 kg.	109 	18.136	

150 kg <GEHIENEZ<=600 kg.	145 	24.126	

600 kg <GEHIENEZ<= 3000 kg.	217 	36.106	

Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 13a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA, ez dagoenez,

Kontratazio Zerbitzuko burua,

FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO.


Azterketa dokumentala