
62. zk., 2002ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1939
EBAZPENA, 2002ko martxoaren 15ekoa, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxeak, EHU-arenak eta SHEE-arenak garbitzeko langileen Hitzarmen Kolektiboan egindako aldaketa erregistra dadila xedatzen duena.
8601895 C.C.O.C. espedientea.
Ikusi da aipatutako espedientea, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpeko ikastetxeak, EHU-arenak eta SHEE-arenak garbitzeko langileen Hitzarmen Kolektiboa aldatzeari buruzkoa.
AURREKARIAK
Aipatutako hitzarmen kolektiboa aldatzeko testua 2002ko otsailaren 11 sinatu zuen Batzorde Negoziatzaileak eta 2002ko martxoaren 8an aurkeztu zen Lan Zuzendaritzan. Hitzarmena, bestalde, hiru Lurralde Historikoetarako izango da.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bateginaren 90. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eta maiatzaren 22ko 1040/1981 Errege Dekretuan, Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuan eta hori garatzen duen 1982ko azaroaren 3ko Aginduan, eta Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren organoen eta egitekoen egitura finkatu zuen otsailaren 12ko 44/2002 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, eta beharrezko izapideak egin ondoren, bidezko da Hitzarmen Kolektiboa erregistratu eta argitaratzea.
Adierazitako lege-aginduak eta orokorrean ezartzekoak diren gainerakoak ikusita,
Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak hau
EBATZI DUT:
1.– Hitzarmena Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroaren Organo Nagusian erregistratzeko agindua ematea, eta Batzorde Negoziatzaileari jakinaraztea.
2.– Hitzarmena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 15a.
Lan eta Gizarte Segurantza zuzendaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.
RSS