
62. zk., 2002ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1938
EBAZPENA, 2002ko otsailaren 25ekoa, Justizia sailburuordearena, karrera judizial eta fiskalerako oposizioak prestatzeko emandako diru-laguntza bat amaitu dela argitaratzeko.
Justizia sailburuordearen 2001eko abenduaren 4ko ebazpen batez (urtarrilaren 4ko EHAA, 3 zk.) emandako diru-laguntza bat amaitu egin denez, diru-laguntza horretarako deia egin zuen 2001eko ekainaren 27ko Aginduan (uztailaren 13ko EHAA, 134 zk.), 11.1 eta 12.2 artikuluan agindutakoaz bat etorriz, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa eta bakarra.– Sonia Carrete Rivas andreari emandako diru-laguntza amaitutzat jotzea, uko egin diolako. Ondorioak 2001eko abenduaren 1etik aurrerakoak izango dira.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 25a.
Justizia sailburuordea,
ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.
RSS