
62. zk., 2002ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1934
AGINDUA, 2002ko martxoaren 4koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Distribuciones Donodis SA sozietateak aurkeztutako 172/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gainean Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak eman duen epaia bete dadila agintzeko.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Gipuzkoako lurralde ordezkariak milioi bat pezetako (6.010,12 euro) zigorra jarri zion errekurtso-egileari, RS 192/335/00 zehapen-espedientearen gainean 2000ko abenduaren 19an hartutako ebazpen baten bitartez. Ebazpen horren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezetsi egin zuen Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak 2001eko maiatzaren 9ko ebazpen batez. Ebazpen horren aurka, Distribuciones Donodis SA sozietateak eskatuta, prozedura arruntaren bidez jarritako 172/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aztertu ondoren, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak epaia eman du 2002ko otsailaren 19an. Epaiaren xedatze-zatiak hau dio:
«Onartu egin dugu Distribuciones Donodis SA sozietateak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren 2001eko maiatzaren 9ko ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horrek ezetsi egin zuen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren Gipuzkoako lurralde ordezkariaren 2000ko abenduaren 19ko ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa. Lurralde ordezkariaren ebazpenak, bestalde, milioi bat pezetako (6.010,12 euro) zigorra jarri zion errekurtso-egileari. Errekurtsoa onartuta, beraz, hauek dira pronuntziamenduak:
Lehena.– Inpugnatutako administrazio-egintza Zuzenbidearen kontrakoa denez, baliorik gabe uzten dugu.
Bigarrena.– Prozezuko kostuak ez ditugu modu adieraziz ezarriko.»
Hori dela eta, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak epai hori hitzez hitz bete dadila eta agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agindu du, otsailaren 12ko 44/2002 Dekretuko 4. artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 103. artikuluan eta hurrengoetan jasotakoaren ildotik.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 4a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.
RSS