
62. zk., 2002ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1933
AGINDUA, 2002ko otsailaren 28koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, José María Ucin SA sozietateak aurkeztutako 103/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gainean Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak eman duen epaia bete dadila agintzeko.
Gipuzkoako lurralde ordezkariak 1.500.000 pezetako isuna jarri zion errekurtso-egileari, laneko arriskuak prebenitzearen alorrean egindako arau-hauspen bategatik. Zigorra berretsi egin zuen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariak, 179/314/00 espedientearen gainean 2000ko azaroaren 13an hartutako ebazpen batez. Ebazpen horren aurka, José María Ucin SA sozietateak eskatuta, prozedura arruntaren bidez jarritako 103/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aztertu ondoren, Donostiako Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak epaia eman du 2002ko otsailaren 21ean. Epaiaren xedatze-zatiak hau dio:
«Onartu egin dugu José María Ucin SA sozietateak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren 2000ko azaroaren 13 ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horrek berretsi egin zuen Gipuzkoako lurralde ordezkariaren ebazpena. Lurralde ordezkariak, bestalde, 1.500.000 pezetako isuna jarri zion errekurtso-egileari, laneko arriskuak prebenitzearen alorrean egindako arau-hauspen bategatik. Errekurtsoa onartuta, beraz, hau
XEDATU DUT:
Lehena.– Inpugnatutako administrazio-egintza Zuzenbidearen kontrakoa denez, baliorik gabe uzten dugu.
Bigarrena.– Kostuei buruzko kondenarik ez dugu egingo.»
Hori dela eta, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak epai hori hitzez hitz bete dadila eta agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agindu du, otsailaren 12ko 44/2002 Dekretuko 4. artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 103. artikuluan eta hurrengoetan jasotakoaren ildotik.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 28a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.
RSS