
62. zk., 2002ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
1930
AGINDUA, 2001ko urriaren 17koa Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburuarena, María Isabel Matamoros Urrestarazu jaun/andreak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren etxebizitza-eskatzaileen erregistroan (Etxebide-Etxebizitzen Euskal Zerbitzua) egin duen inskripzio eskaria artxibatzen duena.
1.– María Isabel Matamoros Urrestarazu andreak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren etxebizitza eskatzaileen erregistroan (Etxebide-Etxebizitzen Euskal Zerbitzua) alta eman eta inskribatzea eskatu du.
2.– Arabako Lurralde Ordezkaritzak eskabidea zuzentzeko eskatu zion andre horri eta horretarako emandako epea igaro ostean eskabidea ez dela zuzendu ikusi da; beraz Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroareh 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan xedatutakoa betez, bidezko da beste izapiderik gabe espedientea artxibatzea.
3.– Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua organo aginpideduna da espediente hau ebazteko, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 160/2000 Dekretuan xedatutakoaren arabera.
Ondorioz, honako hau
EBATZI DUT:
1.– María Isabel Matamoros Urrestarazu andreak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailaren etxebizitza eskatzaileen erregistroan (Etxebide-Etxebizitzen Euskal Zerbitzua) egindako inskripzio eskaria artxibatzea, agindu honetan jasotzen den arrazoiarengatik.
2.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du eta bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari zuzenduta; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa hasieratik zuzenean, Euskal Herriko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Salaren aurrean. Bietarako epea jakinarazpena egiten den egunaren biharamunean hasiko da, eta hilabetekoa izango da lehenengoarentzat eta bi hilabetekoa bigarrenarentzat.
Vitoria-Gasteiz, 2001ko urriaren 17a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
RSS