Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2002ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1917

EBAZPENA, 2002ko martxoaren 1ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena. Honen bidez, Gauzatu-Industria Programako diru-laguntza bat ukatzen duen Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearen 2001eko abenduaren 3ko Ebazpena jakinarazten zaio Mecanizados Técnicos de Alava, S.A. enpresari, ezinezkoa izan bat jakinarazpen pertsonala egitea. Enpresaren azken helbide ezaguna honakoa da: Zubibarri 2, 01013 Vitoria-Gasteiz, (Araba).

Honen bidez, Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearen 2001eko abenduaren 3ko Ebazpena jakinarazten zaio Mecanizados Técnicos de Alava, S.A. enpresari. Enpresaren azken helbide ezaguna honakoa da: Zubibarri 2, 01013 Vitoria-Gasteiz, (Araba). Hona hemen ebazpenak dioena:

Ambrosio Fernandez de Mendiola jaunak, Mecanizados Técnicos de Alava, S.A. enpresaren izenean eta ordezkaritzan, eskabide bat aurkeztu zuen enpresaren inbertsio programarako honako diru-laguntzak eskatzeko: teknologia oinarria duten edo berritzaileak diren enpresa ertain edo txikiak sortu eta garatzen laguntzeko, Gauzatu-Industria programa arautu zuen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena 2000ko uztailaren 28ko Aginduan aurreikusitako diru-laguntzak.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Eskatzaileak 2001eko ekainaren 26an aurkeztu zuen 2000ko abenduaren 27ko Aginduak aldatu zuen 2000ko uztailaren 28ko Aginduak arautzen duen Gautatu-Industria Programako diru-laguntzak eskatzeko eskabidea.

Bigarrena.– Eskabidearen helburua zen 273.752.000 pezetako inbertsio proiektu baterako diru-laguntzak eskatzea. Inbertsio horren bidez, 12 lanpostu sortu nahi ziren Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) 2001-2002 aldian.

Hirugarrena.– Eskabideaz gain, enpresak Ogasuneko eta Gizarte Segurantzako hainbat egiaztagiri aurkeztu zituen, eta ziurtagiri horien arabera, enpresak ez zituen betetzen Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Ebazpen hau emateko organo eskumenduna Industria Berritzeko eta Garatzeko zuzendaria da; hala xedatzen baitute 2000ko abenduaren 28ko Aginduak eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala arautzen duen urriaren 16ko 223/2001 Dekretuaren 12. artikuluak.

Bigarrena.– Bigarren xedapen iragankorrak honakoa xedatzen du: 2000. urtean eskatzen diren laguntzak urte horretan egindako inbertsioetarako bakarrik emango dira. Dena den, hurrengo ekitaldietan, inbertsioak urte anitzekoak badira, beste eskabide bat aurkeztu ondoren inbertsioak dirauten epealdi osorako ematen diren laguntzak kontuan hartuko dituen ebazpena eman daiteke.

Hirugarrena.– Mecanizados Técnicos de Alava, S.A. enpresak itzuli beharreko aurrerakin bat jaso zuen 2000ko ekitaldian, eta bigarren xedapen iragankorrean adierazitakoa betez, enpresak epe barruan eta behar bezala aurkeztu zuen urte anitzeko proiektua burutzeko eskabidea.

Laugarrena.– 1991ko urriaren 7ko Agindua, hots, Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan dirulaguntzak eskuratu dituztenek zerga mailako obligazioak bete dituztela egiaztatzeari buruzkoa, eguneratzen duen Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 1998ko ekainaren 22ko Aginduak xedatzen du laguntzak eta diru-laguntzak jaso ahal izateko, onuradunak ezinbestean eduki behar dituela beteta zerga obligazioak. Gainera, Agindu horretan jasotako baldintzak laguntzak edo diru-laguntzak jaso baino lehen bete beharrekoak izan arren, gerta daiteke diru-laguntza eman eta hurrengo ekitaldietan ordainketak egin behar izatea. Halakorik, gertatuz gero, enpresak hiru hilabeteko epea du, diru-laguntzak ematen zaizkionetik, zerga obligazioak bete dituela egiaztatzeko, eta, hartara, hurrengo ekitaldietako lehendabiziko ordainketa proposamenak egin ahal izango dira.

Bosgarrena.– Itzuli beharreko aurrerakinak emateko, Aginduaren bigarren xedapen iragankorra bete behar da, bai eta Agindu horretako 14.1 artikuluko g) idatz-zatian xedatutakoa ere.

Lehen adierazitako legezko aginduak eta gainontzeko araudi ezargarria aztertuta, honakoa

EBATZI DU:

Lehenengoa.– Ukatzea Mecanizados Técnicos de Alava, S.A. enpresak eskatu duen itzuli beharreko diru-laguntza, enpresak ez duelako bete 2000ko abenduaren 27ko Aginduak aldatu zuen teknologia oinarria duten edo berritzaileak diren enpresa ertain edo txikiak sortu eta garatzen laguntzeko, Gauzatu-Industria programa arautu zuen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuarena 2000ko uztailaren 28ko Aginduaren 14.1 artikuluko g) idatz-zatian xedatutakoa.

Bigarrena.– Baliogabetzea abenduaren 29ko Ebazpena, Mecanizados Técnicos de Alava, S.A. enpresari, Gauzatu-Industria Programa aplikatuz, itzuli beharreko diru-laguntza bat ematen ziona. Ebazpena baliogabetu egiten da enpresak ez duelako bete Euskal Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorren pentzutan dirulaguntzak eskuratu dituztenek zerga mailako obligazioak bete dituztela egiaztatzeari buruzko 1991ko urriaren 7ko Aginduan xedatutakoa.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari, Ebazpen hau jakinarazi eta hila bete bateko epean.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan xedatutako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 1a.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

JOAKIN TELLERÍA AGIRREZABLA.


Azterketa dokumentala