
62. zk., 2002ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Herri-Kontuen Euskal Epaitegia
1914
ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak 2002ko otsailaren 14ko bilkuran hartua, Gipuzkoa 2003 Aparteko Planaren gaineko fiskalizazio txostena (2001eko irailaren 30era artekoa) behin-betirako onesten duena.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2002ko otsailaren 14an eginiko bileran,
ERABAKI DU:
Gipuzkoa 2003 Aparteko Planaren gaineko fiskalizazio txostena (2001eko irailaren 30era artekoa), Erabaki honen Eranskin gisa ageri dena, behin-betirako onestea.
Txostenaren ondorioak, HKEEren 1/1988 Legeko 13.2 artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, EHAAn eta GBOn argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteizen, 2002ko otsailaren 14an.
HKEEren Lehendakaria,
RAFAEL ITURRIAGA NIEVA.
ERANSKINA
GIPUZKOA 2003 APARTEKO PLANAREN GAINEKO FISKALIZAZIO TXOSTENA (2001EKO IRAILAREN 30ERA ARTEKOA)
SARRERA
LANAREN ZABALA
Gipuzkoa 2003 Aparteko Planari buruzko txosten hau (aurrerantzean, Plana) Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren 5/1988 Legeari jarraiki mamitu dugu eta Gipuzkoako Biltzar Nagusiek hala eskatuta, 2001eko apirila-2002ko martxorako Urteko Lan Programan barne hartua dago.
Lanaren mamia hasierako plangintza eta Planaren egitasmo ezberdinek 01/09/30ean izan duten exekuzioa aztertzea izan da, foru sailek emandako kontularitzako informazioa eta datu osagarriak abiaburu hartuta. Azken datu hauei dagokienez, Epaitegiak egindako lana eskuragarri dagoen kontularitzako informazioarekin bat datorrela egiaztatzera mugatu da.
Zenbaitetan, Plana saileko plan zehatzagoekin uztartzen da (Errepideen Plan Orokor eta Lurraldekoa, Iruzurraren aurka borroka egiteko Foru Plana, gizarte zerbitzuen Bizitzen Lagundu programa, e.a.); hauek guztiak, Gipuzkoa 2003 Aparteko Planean jasotako alderdiez haratago, ez dira fiskalizaziogai izan.
PLANAREN DESKRIBAPENA
Gipuzkoa 2003 Aparteko Plana Biltzar Nagusiek 2000ko urterako Lurralde Historikoaren Aurrekontuan jasotako agiri modura oniritzi zuten eta 2000-03 laurtekoan egin beharreko ekintzen urteanitzeko konpromisoa zehazten du (bi jarduera salbu, hauek 2004ra arte luzatzen baitira), guztira 82.775 milioi pezetako zenbatekoarekin.
Planaren jatorria foru erakundeek eskuratu asmo dituzten finantza baliabide handiagoei norako egokia emateko borondatean dago; baliabide hauek foru zorra ordaindu eta ekonomia egoera aldekoaren eskutik datoz, gastu arrunta areagotzen eta ohiko jardunbideetan baliabideak xahutzea ekidinez.
Honela, bada, Planak Gipuzkoako Lurralde Historikoarentzat estrategiko iritzitako ekintzak zehazten ditu, 3 jarduera ardatzetan bereiziak: gizarte kohesioa; Lurralde Historikoaren modernizazioa; eta kultur ondarea eta ingurumena zaintzea.
GIPUZKOA 2003 APARTEKO PLANA	Milioi pta.
		Gizarte	Moderni-	Kultura eta	
Saila	Jarduera	kohesioa	zazioa	ingurunea	Guztira
Dip. Orokorra	Pasaialdearen zaharberritzea	3.270	-	-	3.270
	Ezagutza sozietatearen garapena	-	3.150	-	3.150
	Informazio sozietatearen garapena	-	45	-	45
Lehendakaritza	Informazio sozietatearen garapena	-	1.000	-	 1.000
Ekon. eta Turismoa	I+G lerro berriak	-	640	-	640
	Informazio sozietatearen garapena	-	50	-	50
Garr. eta Errepideak	Errepideak: Eibar – Gasteiz eta bestelakoak	-	 54.730	-	54.730
	Garraioak	-	75	-	75
Ogas. eta Finantzak	Iruzur fiskalaren aurkako borroka	1.347	-	 -	1.347
OOHH eta Hirigintza	Industri lurra	-	2.460	-	2.460
	Lehortearen aurkako plana	-	1.000	-	1.000
	Ibaiak bideratzea	-	400	-	400
Kultura, Eusk. Gaz., Kir.	Kultur ondarea	-	-	1.255	1.255
Nekazar. eta Ingurunea	Baso hobekuntzak	-	-	800	800
Gizarte Zerbitzuak	Gutxieneko sozialen asistentzia laguntzak	955	 -	-	955
	Egoitzetxe eta zentroen mantenimendua	6.785	-	-	6.785
	Egoitzetxe eta zentroetan inbertsioak	4.813	-	-	4.813
Guztira		17.170	63.550	2.055	82.775
OHARRA: Planak besarkatzen dituen proiektuak xehetasun handiagoz ezagutzeko, kontsultatu 1. Taula eta Eranskina.
Aurreko taulatik honako alderdi hauek bereizi ditugu:
– Hainbat proiektuk GFAren ohiko aurrekontu ekintzak indartzen dituzte zenbatekoari eta onuradun kopuruari dagokionez (laguntza asistentzialak, baso hobekuntzak, e.a.). Batzuk lehenagoko egitasmoak guztiz edo hein batean exekutatzeko konpromisoaren ondorio dira. Beste batzuk, azkenik, informazio eta ezagutzaren sozietatea garatzeko egitasmo berriei dagozkie, teknologia berriak erabiltzea indartuz.
– Ekintzak departamentu bakarrekoak dira, Informazioaren Sozietatearen Garapena salbu, hiru foru departamentutan aurrekontuetaratzen baita.
– Aurreikusitako gastua inbertsioetarako erabitzen da eta neurri txikiagoan, gastu orokorretarako: laguntza asistentzialak, iruzur fiskalaren aurka borroka egiteko langileen kontratazioa, eta abar.
– Aurreikusitako exekuzioa 2004. urtera arte luzatzen duten 2 ekintza bakarrak Eibar-Gasteiz autobidea (8.500 milioi pezeta) eta Deskargako tunela (1.500 milioi pezeta) dira.
PLANAREN ALDAKETAK
Plana baliabide malgu bat da, exekuzio behar eta aukera egiazkoetara egokitzen dena. Honela, bada, 01/09/30ean 82.775 milioi pezetakoa zen hasierako Planak, iada 85.716 milioi pezeta egin ditu. Hona hemen zeintzu izan diren aldaketa garrantzitsuenak:
– Kultur Ondarea: Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, aurrez San Telmo Museoaren birmoldaketa modura aurkeztutako ekintza (100 milioitik 1.000 milioira aldatzen dena).
– Gutxieneko sozialari emandako laguntza asistentzialak (787 milioi pezeta gehiago 2001eko urtealdirako, izan ere, 2000ko urtealdirako soilik izendatu baitziren laguntzak).
– Pasaialdearen eraberritzea: Molinao desjabetu (682 milioi pezeta gehigarri; hauetatik, 330 milioi pezeta inguru berreskuratuko dira Eusko Jaurlaritzatik).
– Garraioak: Donostiako Autobus Geltokia (250 milioi pezeta osagarri Udalari dirulaguntza emateko, 50 milioi pezetatik 300 milioi pezetara).
FINANTZAKETA
Planak ez du aparteko finantzaketarik behar, izan ere, hasierako helburua norako zuzena ematea baita GFAk zorra murriztetik eta aldeko ekonomia egoera orokorretik eskuratzea espero dituen baliabide handiagoei.
Hala eta guztiz ere, Planaren hainbat jarduera gerora Eusko Legebiltzarrak onartutako Euskadi 2000Hiru Ekimenean jaso dira. Txosten hau idatzi dugun datan eskueran dugun informazioaren arabera, Eibar-Gasteiz, Ormaiztegi-Zumarraga eta Bergarako hegoekialdeko saihesbidea eraikitzeko 11.552 milioi pezetako laguntza autonomikoak emango dira.
Gainera, aurrez adierazi bezala, Eusko Jaurlaritzak Molinao-Pasaia desjabetzak eragingo duen guztizko kostuaren heren bat bere gain hartzeko konpromisoa hartu du, gutxi gora behera 330 milioi pezeta.
Atal argigarrien gaineko aipamenak Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Txostenaren argitaraldi osotuan kaleratu diren eranskinetan barne-hartutako informazio gehigarriari dagozkio.
ondorioak
1.– Alderdi Orokorrak: Plana interes handiko herraminta da; hona zer eragiten duen:
a) Lurralde Historikoaren garapenerako beharrezkoak diren inbertsioen urteanitzeko plangintza eta bestelako ekintza adierazgarriak.
b) Hiritarren aurrean lan egiteko konpromiso irmoa, egingo diren ekintzei buruzko informazio zehatza baitaukate.
2.– Planaren exekuzioa: orokorrean, Planaren exekuzioa atzeratuta dago, izan ere, 01/09/30ean 2000 eta 2001eko urteetarako aurrekontu egindako gastuen O fasean batez besteko exekuzio maila %20koa baita. Hitzartutako gastuek, berriz, edo D fasean, %38ko ehunekoa egiten dute eta kalkulo honetan urteko diru-izendapenak eta urteanitzekoak barne hartzen dira (kopuru honi dagokionez, esan behar da maiz dagoen konpromisoa beste entitate batekin gastuaren geroko exekuziorako hitzarmen bat izenpetzera mugatzen dela).
01/09/30ean proiektu ezberdinen banakako egoera Txosten honetako Eranskinean deskribatu da. Esan behar da, maiz, suertatzen diren atzeraldiak normaltzat jo daitezkeela, egitasmo batzuk uste baino zailtasun handiagoak izan baititzakete definitzeko orduan.
Honako ekintza hauek zehazteko zain daude 01/09/30ean eta foru erakundeek aparteko adeitasunez hartu behar lituzkete:
– Pasaialdearen zuzpertze industriala: guztira 1.083 milioi pezetako proiektua; hauetatik 283 milioi pezeta Planari dagozkio eta 800 milioi pezeta 98-99 urteetako aurrekontuen txertaketetatik eratorri dira.
– Untzitegiak: jarduera hau Bordalabordan egiteko aurreikusitako ekintza.
– Donostiako Autobus Geltokia: Udalak ez du oraindik kokalekua zein izango den erabaki.
– Urtegi sarean hobekuntzak: Planaren zuzkidura ez zen behar hainbatekoa aurreikusitako bi jarduerei aurre egiteko, eta honenbestez, une honetan ez dago Urkulu-Eibar lotura gauzatzeko diru-zuzkidurarik (800 milioi pezetan balioetsitako kostua).
– Donostiako Gastronomia Eskola.
– Pasaiako Untzigintza Museoa.
– Gutxieneko Sozialeko Laguntza Asistentzialak: 2000ko urtealdira mugatutako jarduera honen plangintza ez da bere helburuekiko koherentea izan eta 2001ean beharrezkoa izan da helburu honekin diru-izendapen berriak egitea; seguru aski, gainera, ekintza hau hurrengo urteetan ere errepikatu egin beharko da harik eta pentsioen kopuruetan egitura aldaketak gertatzen diren arte.
3.– Planaren Egokitzapena: nahiz Planak ez duen aldaketa formalik izan indarrean egon den 21 hilabeteetan zehar, izan ditu, ordea, berebaitako hainbat aldaketa, hasiera bateko aurreikuspenak urtero gauzatzen diren aurrekontu kredituen aldaketen ondorioz.
Nolanahi ere, eta aurreko lerroaldeetako oharpenak ikusita, HKEEk foru erakundeei gomendatzen die 2001eko urtealdiaren itxieran Planaren edukia arauz berraztertzeko, hartara, atzeratua gera ez dadin. Egokiera honek aurreikusitako jarduerak eta denboran egindako plangintza berraztertzeko bide eman behar du, edota, ekintza berriak barne hartzeko; baita, baliabide erabilgarriak egitasmoen egoera egiazko eta aurreikusgarrira egokitzeko bide ere.
4.– Planaren jarraipena: 2000ko Kontu Orokorrak ez du Planaren exekuzioaz ia batere informaziorik ematen, taula orokor batera eta sailen oroit-idatzietan sakabanako iruzkinetara mugatzen dena. Honen ildotik, ekimen zuzena dela uste dugu Ogasun eta Finantzen sailak adierazi digun asmoa, zera, aurrerantzean aurkeztuko dituen kontu orokorretan berariazko eranskin bat gehitzekoa. Informazio hau, gainera, Planaren egitasmoak gauzatzeko eskuratutako finantzaketarekin osatu behar litzateke.
1 Taula. GIPUZKOA 2003 APARTEKO PLANA (01/09/30ean)	Milioi pta.
	_________Plana_________	____Aurrek____	_Exek. (*)_
		Urteak	Hasi.	Aldak.	Guztira	00/1	Gerok.	Guzt.	 %D	%O
DIPUTATU NAGUSIA
Pasaialdearen garapena
1. Molinaoren desjabetza	00	161	682	843	663	180	843	 %11	%14
2. Lanbarren Parke Logistikoa, SA	00/3	1.500	-	1.500	525	 150	675	%81	%0
3. Pasaiaren hiri birmoldaketa	00/3	286	-	286	186	-	 186	%100	%1
4. Industr. zuzper:enpr. eta poligonoei laguntz.	00/1	283	-	 283	200	83	283	%0	%0
5. Untziteria berritzeko laguntzak	00/3	300	-	300	133	 100	233	%100	%0
6. Untzitegiak indarberritzeko plana	00/3	740	-	740	115	 -	115	%0	%0
									
Ezagutzaren sozietatea									
7. Ibaetako Campusa: I+Gko eraikin berriak	00/2	1.400	-	1.400	 1.000	400	1.400	%100	%0
8. Garaia Proiektua: Arrasateko Uniberts.	00/2	1.350	-	1.350	 600	750	1.350	%74	%62
9. Telekomun. Injiner.: CEIT eta Nafarroako Un	00/1	400	-	400	 400	-	400	%100	%25
									
Informazioaren sozietatea									
10. Sentiberatzeko kanpaina	00	45	39	84	83	-	83	 %100	%51
			6.465	721	7.186	3.905	1.663	5.568	%71	 %16
									
LEHENDAKARITZA									
Informazioaren sozietatea									
11. Alderdi orokorrak:azterlanak, publiz. etab..	01/2	200	-	 200	10	-	10	%80	%80
12. Foru sailetan aplik. informatikoak	00/3	750	-	750	421	 -	421	%29	%11
13. Euskara teknologia berrietan	00	50	19	69	69	-	69	 %54	%41
			1.000	19	1.019	500	-	500	%33	%17
									
EKONOMIA ETA TURISMOA									
I+Gko lerro berriak									
14. Mikrosistema eta mikromakinak	00/3	640	19	659	420	 240	660	%82	%41
									
Informazioaren sozietatea									
15. Proiektu berritzaileak-BIC Berrilan	00	50	50	100	100	 -	100	%50	%50
			690	69	759	520	240	760	%78	%43
									
GARRAIOAK ETA ERREPIDEAK									
Errepideak									
16. Eibar - Gasteiz	00/4	30.000	-	30.000	9.563	19.900	 29.463	%36	%1
17. Pasaiako saihesbidea	00/3	3.658	-	3.658	1.300	2.358	 3.658	%0	%0
18. Martutene - Hernani	00/3	7.350	-	7.350	1.809	5.291	 7.100	%0	%0
19. Bergarako hegoekialdeko saihesbidea	00/2	2.900	-	2.900	 2.025	764	2.789	%99	%46
1 Taula. GIPUZKOA 2003 APARTEKO PLANA (01/09/30ean)	Milioi pta.
	_________Plana_________	____Aurrek____	_Exek. (*)_
		Urteak	Hasi.	Aldak.	Guztira	00/1	Gerok.	Guzt.	 %D	%O
20. Ormaiztegi - Zumarraga	00/2	4.400	131	4.531	2.931	 1.600	4.531	%3	%4
21. Sasiola - Mutriku	02/3	1.427	-	1.427	-	-	-	-	 -
22. Errotaburuko biribilgunea	00/2	1.070	-	1.070	542	 705	1.247	%0	%0
23. Astigarragako saihesbidea	00/2	925	-	925	885	225	 1.110	%82	%52
24. Deskargako tunela	03/4	3.000	-	3.000	-	-	-	-	 -
									
Garraioak									
25. Donostian autobus geltokia	00	50	250	300	100	200	 300	%0	%0
26. Irun – Pasaian geltoki intermodala	00	25	-	25	25	-	 25	%28	%28
			54.805	381	55.186	19.180	31.043	50.223	%29	 %9
OGASUNA ETA FINANTZAK									
Iruzur fiskalaren aurkako borroka									
27. Iruzur fiskalaren aurkako borroka	00/3	1.347	-	1.347	 512	302	814	%94	%35
			1.347	-	1.347	512	302	814	%94	%35
									
OO.HH. ETA HIRIGINTZA									
Industri lurra									
28. Industri lurra erostea	00/3	2.460	-	2.460	710	250	 960	%34	%25
									
Lehortearen aurkako Plana									
29. Urtegien sarean hobekuntzak	00/3	1.000	-	1.000	400	 600	1.000	%0	%0
									
Ibaien ubideratzea									
30. Ibaiak ubideratzeko lanak	00/3	400	-	400	209	-	 209	%97	%51
			3.860	-	3.860	1.319	850	2.169	%24	%21
									
KULTURA, EUSKARA, GAZTERIA ETA KIROLAK									
Kultur Ondarea									
31. Art-Media Pabiloia - Arteleku	00	55	64	119	119	-	 119	%100	%23
32. Santa Teresa Komentua	00/2	600	-	600	400	200	600	 %95	%0
33. Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa	00	100	900	 1.000	400	600	1.000	%0	%0
34. Balenciaga - Getaria Museoa	00/2	175	-	175	50	-	 50	%50	%50
35. Donostiako Gastronomia Eskola	00/2	275	-	275	50	-	 50	%0	%0
36. Pasaiako Untzi Museoa	00	50	-	50	50	-	50	%0	 %0
			1.255	964	2.219	1.069	800	1.869	%38	%5
									
NEKAZARITZA ETA INGURUMENA									
Baso hobekuntzak									
37. Baso berritzea	00/3	800	-	800	399	-	399	%77	 %60
			800	-	800	399	-	399	%77	%60
									
GIZARTE ZERBITZUAK									
Laguntza asistentzialak									
38. Gutxieneko sozialeko laguntzak	00	955	787	1.742	1.742	 -	1.742	%75	%75
									
Egoitzetxe eta zentroen mantenimendua									
39. Mantenimendu eta egonaldi gastuak	00/3	6.785	-	6.785	 1.505	-	1.505	%88	%88
									
Egoitzetxe eta zentroetan inbertsioak									
40. Eraikuntza eta hobekuntza lanak	00/3	4.813	-	4.813	 2.116	200	2.316	%58	%35
			12.553	787	13.340	5.363	200	5.563	%72	 %63
									
Guztira		82.775	2.941	85.716	32.767	35.098	67.865	 %38	%20
(*)	D %	D aldiko gastuak (arrunta eta gerokoak) / aurrekontu izendapenak (arrunta eta gerokoak)
	O %	O aldiko gastuak (arrunta) / aurrekontu izendapenak (arrunta)
		(Ohartu aurreko bi ratioak ezberdinak direla, eta o%, d% baino handiagoa izan daitekeela).
HKE-K GIPUZKOA 2003 APARTEKO PLANAREN GAINEN EGINDAKO FISKALIZAZIO TXOSTENAREN ZIRRIBORROAZ EGINDAKO ALEGAZIOAK
Kultura, Euskera eta Kirolak Departamentuari dagokionez, eta exekuzio-mailari dagokionez, Gipuzkoa 2003 Aparteko Planeko proiektuez ondoko kontsiderazioak egin daitezke:
33. Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa. 2001eko abenduaren 28an sozietate anonimo bat eratu zen, 60.300 euroko kapital sozialarekin, eta hauxe zuen helburutzat: Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak delako zentroa kudeatzea. Hartarako, erakunde horietariko bakoitzak kapital sozialaren herena harpidetu zuten 2001eko maiatzaren 10ean. Zentroa ezarri nahi den eraikina gaur egun martxan den faktoria bat da, baina 200. urtearen azken aldera euskal administrazioen esku egongo dela espero da, eta bai orduan obrak hastea ere.
34. Balenciaga-Getaria Museoa. Balenziaga Museoarentzako 25 milioiko dirulaguntza jaso zen 2000. urteko aurrekontuetan, Gipuzkoa 2003 Aparteko Planaren barruan. Aipatu kopuruaren bitartez, diruz lagundu zen Cristóbal Balenciaga Fundazioa. Egindako obrei zegozkien obra-ziurtapennak aurkeztuta eta gero eman zen delako dirulaguntza.
35. Donostiako Grastronomia Eeskola. 2000. urteko ekitaldiko aurrekontuan, aipatu eskolarentzako 50 milioiko dirulaguntza jaso zen, Gipuzkoa 2003 Aparteko Planaren barruan hain zuzen. Aipatu aurrekontu-saila delako planean sartzeko ekimena: eskola abiarazteko ekimena bazela jakin ondorengoa izan zen. Bestalde, Aldundiak ez du eskumenik hezkuntza arloan, eta eskumena EHUri dagokionez, Aldundiak egindako finantzaketak helburu hau izan behar du: eskola ezartzeko behar diren obrak eta instalazioak finantzatzea. Hala ere, aipagai dugun arazoari dagokionez, gaur egun ez dakigu zeintzuk diren EHUren asmoak, eta eskumendun erakundeek oraindik ez diote berriro ekin proiektuari.
36. Pasaiako Untzigintza Museoa. 2000. urteko ekitaldiko aurrekontuan, aipatu eskolarentzako 50 milioiko dirulaguntza jaso zen, Gipuzkoa 2003 Aparteko Planaren barruan hain zuzen. 2000. eta 2001. urteetan, Pasaiako Portuko Agintaritzarekin eta Udalarekin batera aurrera egin da Museoaren behin betiko kokapenari dagokionez. Orain dela gutxi zehaztu da Museoa Herrera aldean kokatuko dela, eta luze jo gabe kontratatuko dira museoaren estudio museologikoa, museografikoa eta arkitektonikoa.
RSS