
62. zk., 2002ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Bilboko Udala
1912
IRAGARKIA, Ekonomista (Nominetakoa) plaza bat sarrera libreko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriei buruzkoa. Plaza hori derrigorrezkoa ez den 3. hizkuntza-eskakizunekoa da.
2002ko martxoaren 8ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean Ekonomista (Nominetakoa) plaza bat sarrera libreko lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren oinarriak argitaratu ziren. Plaza hori derrigorrezkoa ez den 3. hizkuntza-eskakizunekoa da, Administrazio Bereziko Eskalakoa, Goi-mailako teknikarien azpieskalakoa.
Era berean, hautaketa-prozesuan parte hartzeko onartuen zerrenda ete lehiaketaren lekua eta eguna ere Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.
Ondorio egokietarako jakinarazten da eta ohartarazten da lehiaketan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa dela, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuta.
Bilboko Udaletxea, 2002ko martxoaren 13a.
IDAZKARI NAGUSIA.
RSS