
62. zk., 2002ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Euskal Herriko Unibertsitatea
1911
EBAZPENA, 2002ko martxoaren 4koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Paula Elosúa Oliden andrea, «Portaera Zientzien Metodologia» jakintza-arloan Unibertsitateko Irakasle Titularra izendatzeko dena. Plaza horietarako deialdia 2001ko apirilaren 24ko (maiatzaren 19ko «Estatuko Buletin Ofiziala») Ebazpenaren bidez egin zen.
Unibertsitate-Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoaren 42. artikuluan eta berau garatzen duten gainerako xedapenetan adierazitakoaren arabera, eta interesatuak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak bete ondoren, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2001ko apirilaren 24ko (maiatzaren 19ko «Estatuko Buletin Ofiziala») Ebazpenaren bidez deialdia eginiko Unibertsitateko Irakasle Titularraren plaza bat betetzeko lehiaketa epaitu behar duen batzordeak proposamen bat egin zuen. Errektoregoaren 2001ko azaroaren 23ko (abenduaren 29ko «Estatuko Buletin Ofiziala») Ebazpenaren bidez izendatu zen batzorde horren proposamenarekin bat etorriz.
Errektorego honek, ondoko hau Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Unibertsitateko Irakasle Titular izandatzea ebatzi du: Paula Elosúa Oliden andrea, N.A.N.-zkia 72.435.908, jakintza-arloa: «Portaera Zientzien Metodología». Saila: Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta zuzenean inpugnatu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizi Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako aretoan. Horretarako bi hilabeteko epea egongo da, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Leioa, 2002ko martxoaren 4a.
RSS