Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

62. zk., 2002ko apirilaren 3a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1910

AGINDUA, 2002ko martxoaren 20koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoan hutsik dauden notariotzak betetzeko lehiaketa arrunta ebaztetik notarioak izendatzeko dena.

Hutsik dauden notariotzak betetzeko instruitutako espedientea ikusi da. Notariotza horiek, bestalde, 2001eko abenduaren 28ko ebazpen batez deitutako lehiaketa arruntean sartu ziren (urtarrilaren 17ko Estatuko Aldizkari Ofiziala). Beraz, Autonomia Estatutuko 10.22 artikuluan agindutakoarekin bat eta otsailaren 12ko 44/2002 Dekretuak (otsailaren 20ko EHAA, 36 zk.)ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau

EBATZI DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoko Notariotzak betetzeko, ondoren aipatzen diren notarioak izendatzea:

Eibarko Notariotzarako (Montero Vilar andrea lekuz aldatu delako) Ainhoa Beitia Berrotarán andrea, Elorrioko notarioa (3.).

Bermeoko Notariotzarako (Ruiz Santaflorentina jauna lekuz aldatu delako) Rafael Guerra Pérez jauna, Alcalá de Guadairako notarioa (2.).

Ermuko Notariotzarako (González Delgado jauna lekuz aldatu delako) Rafael María Ortiz Montero jauna, Barakaldoko notarioa (1.).

Gasteizko Notariotzarako (Rodilla Rodilla jauna lekuz aldatu delako) Francisco Rodríguez-Poyo Segura jauna, Zalamea de la Serenako notarioa (3.).

Gasteizko Notariotzarako (García Jalón de la Lama jauna lekuz aldatu delako) José Clemente Vázquez López jauna, Bembibreko notarioa (3.).

Aguraingo Notariotzarako (Jiménez Velasco jauna lekuz aldatu delako) Iciar Fernández Zornoza andrea, oposizio-notarioa.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko martxoaren 20a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala