
62. zk., 2002ko apirilaren 3a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Xedapen Orokorrak
Konstituzio Auzitegia
1908
5744-2001 KONSTITUZIO-KONTRAKOTASUNEKO AUZIA.
Konstituzio Auzitegiak, martxoaren 12ko probidentzia baten bitartez, izapideak egiteko onartu du 5744-2001 Konstituzio-Kontrakotasuneko Auzia. Auzi hori Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren Bigarren Sekzioak jarri zuen Eusko Legebiltzarraren apirilaren 25eko 3/1997 Legearen 1.1. atalaren artikulu bakarraren aurka, ustez Konstituzioaren 149.1.1. artikulua hausten duelako. Lege horrek hirigintza-ekintzek sortutako gainbalioetan Erkidegoak izan behar duen partaidetza ezartzen du.
Madril, bi mila eta biko otsailaren hamabia.
JUSTIZIA IDAZKARIA.
Sinatua eta izenpetua.
RSS