Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2002ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Gobernuaren Ordezkaritza
1572

JAKINARAZPENA, 102/01 laudoarena, Akidne Construcciones S.L.-ri egiteko dena.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Nik, Bernardo Arriandiaga Torrealday-k, Euskal Autonomia Erkidegoko Garraioko Arbitraje-Batzordeko idazkari naizen honek, honako hau,

Jakinarazten dut: garraio-kostu batzuk ez direla ordaindu-eta, Caldeko Autogrúas, S.L.-k eskatuta, Akidne Construcciones, S.L.-ren kontra abiarazitako 102/01 espedientean laudoa eman da, bi mila eta biko irailaren hogeita zortzian eman ere, zeinaren epaitzan hitzez hitz ondokoa hau esaten baita:

LAUDOA

"Jazotakoak ikusita, Batzordeak honako hau ebatzi du aho batez: Caldeko Autogrúas, S.L.-k Akidne Construcciones, S.L.-ren kontra aurkeztutako erreklamazioa onartu eta bidezkotzat jotzen da; eta, horrenbestez, Akidne Construcciones, S.L.-i laurehun eta hirurogeita lau mila eta zortziehun eta hirurogeita hamar (464.870) pezeta ordaintzeko obligazioa ezartzen zaio, hain zuzen ere, egindako garraio-kostuak ez ordaintzearren.

Laudo honen kontra deuseztatzeko errekurtsoa aurkeztu daiteke, Bizkaiko Probintzia Auzitegian eta jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako 10 eguneko epearen barruan. Eta laudo irmoaren kontra berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, betiere epai irmoentzako legeri prozesalean ezarritakoarekin bat. Idazkariak laudoen kopia bana eman beharko die parteei. Eta nik hala ebatzi eta hiru ale sinatzen ditut."

Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkidearen 59.4 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuaz, legezko jakinarazpena egiteko balio dezan ematen dut oraingo hau."

Idazkaria,

BERNARDO ARRIANDIAGA TORREALDAY.


Azterketa dokumentala