
49. zk., 2002ko martxoaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Garraio eta Herri Lan Saila
1570
EBAZPENA, 2002ko otsailaren 27koa, Zerbitzu zuzendariarena, "Euskal Autonomia Erkidegoan garraiorako jarduketa-planen eta arau-proiektuen gaineko azterketa, analisia, eta txosten eta irizpen juridiko eta teknikoak" egiteko aholkularitza eta laguntza teknikoko kontratuaren lehiaketarako deia egiten duena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.
b) Espedientea izapidatzen ari den bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Espedientearen zenbakia: 7A/02.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoan garraiorako jarduketa planen eta arau-proiektuen gaineko azterketa, analisia, eta txosten eta irizpen juridiko eta teknikoak egitea.
b) Lotekako banaketa eta kopurua: ez.
c) Non gauzatu behar den: Esleipendunaren lantokian edo Eusko Jaurlaritzaren bulegoetan.
e) Gauzatzeko epea: hogeita lau hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: presazkoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Aurrekontua, guztira: ehun eta hogeita bi mila eta bost euro eta berrogeita sei zentimo (122.005,46 euro).
5.– Fidantzak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: esleipen aurrekontuaren %4.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Garraio Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Telefonoa: 945 01 97 23.
e) Telefaxa: 945 01 97 42.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: ez da eperik.
g) Interneteko orria: g) Interneteko orria: www.ej-gv.net
7.– Kontratistaren betekizunak:
a) Sailkapena: ez da sailkapen berezirik eskatzen.
b) Bestelakoak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 21. puntuan eskatutakoak.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko martxoaren 20a, 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan eta karatulako 28. puntuan ezarritakoak.
c) Aurkeztu behar direneko lekua:
1.a Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.
2.a Helbidea: Betiere jasotzeko finkatutako epearen barruan, Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, Lakua 1, 8.a) entregatu beharko dira eskutan; edo postaz bidali, posta-bulegoan igorpenaren ezarpen-data justifikatuaz, eta eskaintza igorri dela iragarriaz kontratazio-organoari egun berean, telex, fax edo telegramaz. Betekizun bi horiek konplitu ezean edo proposamenak jasotzeko epetik kanpo hartzen bada igorpenaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Hala ere, aipatu datatik hara hamar egun igaro eta proposamena ez bada jaso, proposamena ez da onartuko inola ere.
3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion eskaintzari: proposamenak ireki eta hurrengo egunetik harako hilabete eta erdi.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 2, 4. bilera-gela.
c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Eguna: 2002ko martxoaren 22a. Eskaintzaren bat postaz jasotzekoa bada, 2002ko apirilaren 8a.
e) Ordua: 10:15.
10.– Beste argibide batzuk.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 27a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.
RSS