Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2002ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
1569

IRAGARKIA, etxebizitzen sustapen publikorako Lurraldearen Arloko Planaren idazlanak egiteko kontratua esleitu dela jakinarazteko (22A/01 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Zerbitzua (Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila).

c) Espediente zenbakia: 22A/01.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: obrak.

b) Helburua: etxebizitzen sustapen publikorako Lurraldearen Arloko Planaren idazlanak.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratutako eguna eta aldizkari ofiziala: 2001eko urriaren 2ko EHAA, 191 zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: mugatua.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:

Zenbatekoa, guztira, hirurehun mila bostehun eta sei euro eta bost zentimokoa da (300.506,05 euro), balio erantsiaren gaineko zerga barne.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2002ko otsailaren 5a.

b) Kontratista: Estudio K, Sdad.Coop.; Juan Adrian Bueno Studio, SL eta Mikel Eletxiguerra (AEE).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: berrehun eta laurogeita bost mila laurehun eta laurogei euro eta hirurogeita hamabost zentimo (285.480,75 euro).

Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 5a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN CARLOS MUJIKA ZABALETA.


Azterketa dokumentala