
49. zk., 2002ko martxoaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Azpeitiko Instrukzioko 2 Zenbakiko Epaitegia
1560
EDIKTUA, 157/01 falta-judizioari dagokiona.
Nik, Fernando García Llanok, Azpeitiko Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,
FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DUT:
157/01 falta-judizioan honako honi zitazioa egitea erabaki dela.
ZITAZIO ZEDULA
2001eko uztailaren 26an egindako kalteengatik, hau da, citroen markako autoko atzeko gurpilak zulatzeagatik eta Piaggio markako motor-bizikletako giltzarrapoan, keinu-argian eta abiatze-sarrailan kalteak egiteagatik hasitako falta-judizioaren gainean erabakitakoari jarraituz, epaileak aginduta, zitazioa egin behar zaie segidan aipatzen diren pertsonei, 2002ko martxoaren 13an, 10:25ean, epaitegi honetako entzunaldietako salan ager daitezen, ahozko judizioan parte hartzeko.
Alderdiei jakinarazi judizioan erabili nahi dituzten froga-baliabide guztiekin (lekukoak, agiriak, peritoak ...) agertu behar dutela eta abokatua ere ekar dezaketela, derrigorrezkoa izan ez arren.
Udal barrutian bizi diren alderdi eta lekukoei jakinarazi isuna jarri ahalko zaiela, baldin eta judizioan agertzen ez badira eta ez agertzearen arrazoia alegatzen ez badute.
Udalerritik kanpo bizi diren ustezko errudunei jakinarazi epaitegi honetan idatzi bat aurkez dezaketela beren alde egiteko, eta beste pertsona bat ahalorde dezaketela deskargu-frogak aurkezteko, Prozedura Zibileko Legearen 970. artikuluaren arabera.
Azpeitian (Gipuzkoa), 2002ko otsailaren zazpian.
IDAZKARIA.
Zitazioa egin behar zaien pertsonak:
Salatua: Jon Fernández Guereca
Jasota geratzeko, Jon Fernández Guerecari zitazioa egiteko —non den ez dakigunez—, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktua, Azpeitian (Gipuzkoa), bi mila eta biko otsailaren zazpian.
IDAZKARIA.
RSS