Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2002ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
1557

EBAZPENA, 2002ko otsailaren 7koa, Nekazaritzako eta Osasun Publikoko zuzendariena, elikagaien industrian giroa desinfektatzeko izurri-hilkariak (DDD) aplikatzeko txartela lortzeko, Derioko Nekazaritza Eskolak antolatutako ikastaro bat, maila kualifikatukoa, homologatzen duena.

Elikagaien industrian giroa desinfektatzeko izurri-hilkariak aplikatzeko txartela lortzeko ikastaro bat, maila "kualifikatukoa" homologa daitezen, Derioko Nekazaritza Eskolak aurkeztu dituen eskabide eta agiriak azterturik, eta kontutan hartuta ikastaro horrek betetzen dituela Presidentzia Ministerioaren 1994ko martxoaren 8ko Aginduan eta Industri, Nekazaritza eta Arrantza eta Osasun sailburuen 1995eko otsailaren 28ko Aginduan ezarritako eskakizunak, Izurri-hilkariei buruzko Arauteriaren Garapen eta Aplikaziorako batzorde teknikoak homologazioaren aldeko proposamena egin ondoren, honako hau

EBATZI DUGU:

Lehenengoa.– Honako ikastaro hau homologatzea:

Izena: Elikagaien industrian giroa desinfektatzeko izurri-hilkariak (DDD) aplikatzeko txartela lortzeko ikastaroa.

Maila: Kualifikatua.

Ordu-kopurua: 60.

Antolatzailea: Derioko Nekazaritza Eskola.

Hartzaileak: Elikagaien industrian giroa desinfektatzeko izurri-hilkariak (DDD) aplikatzeko zerbitzu-enpresen arduradunak.

Helbidea: Berreaga kalea, 5. Tel.: 94 4541421. Derio.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, guztiek jakin dezaten, 1995eko otsailaren 28ko Aginduaren 5. artikuluko 4. paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkez dakioke Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordeari eta Osasun sailburuordeari, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 7a.

Osasun Publikoko zuzendaria,

LUIS GONZÁLEZ DE GALDEANO ESTEBAN.

Nekazaritza zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO OCIO ORIVE.


Azterketa dokumentala