Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2002ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1554

EBAZPENA, 2002ko otsailaren 4koa, Energia zuzendariarena, Bilboko udalerrian hainbat lur azpiko linea elektriko eta tranformazio zentro instalatzeko baimena ematen duena, instalazioa burutzeko proiektua onartzen duena eta onuragarria dela aitortzen duena.

Erref : L-5461, eta C.T. 5164, 5165, 5166, 5167, 5168, 5169, 5170 eta 5171-as-gf

Esp.: ATH-2001-96

Iberdrola Distribucion, S.A.U. enpresak hala eskatuta, L-5461 eta C.T. 5164, 5165, 5166, 5167, 5168, 5169, 5170 eta 5171 zenbakidun espedienteari eman zaio hasiera lurralde bulego honetan. Izan ere, enpresa horrek honako eskabidea egin du: aipatutako instalazio elektrikoa instalatzeko administrazioaren baimena eman, instalazioa burutzeko proiektua onartu eta instalazioaren onuragarritasuna aitor diezaiotela. Enpresaren helbide soziala honakoa da: Gardoqui kalea 8, Bilbao. Bestalde, enpresak behar bezala bete ditu Instalazio elektrikoen garraio, banaketa, merkataritza, hornidura eta administrazio prozedurako jarduerak arautzen dituen 1995/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko EAO) VII. tituluko II. eta V. kapituluetan ezarritako izapideak, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, eta Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean eta horrekin bat datozen gainerako legezko xedapenetan xedatutakoaren arabera.

Bestalde, aurkeztutako proiektua aztertu da. Proiektua Iñaki Gorostiza Artabe elkargokideak sinatu du eta Bizkaiko Industri Inginadoreen Elkargo Ofizialak ikus-onetsi du. Ikus-onespenak 3358 zenbakia du, eta 2001-07-10eko data.

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 16ko 223/2001 Dekretuak (2001-10-24ko EHAA) ematen dizkion eskumenez baliatuz, Energia zuzendariak honakoa

EBATZI DU:

Baimena ematea Iberdrola Distribucion, S.A.U. enpresari Bilboko udalerrian hainbat lur azpiko linea elektriko eta transformazio-zentro instalatzeko eta onartzea instalazioa burutzeko proiektua. Hona hemen proiektuaren ezaugarriak:

Lur azpiko linea elektrikoa,

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: 3 (1x240) mm2, aluminiozkoak.

– Luzera: 2049 m.

– Hasiera: "Larraskitu TZ, 7. zirkuituan".

– maiera: Mirabilla 6 TZn.

Lur azpiko linea elektrikoa,

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: 3 (1x240) mm2, aluminiozkoak.

– Luzera: 3774 m.

– Hasiera: "Larraskitu TZ, 21. zirkuituan".

– Amaiera: Mirabilla 5 TZn.

Mirabilla 1 deituriko 1001 zk.ko transformazio zentroa

– Mota: lur azpiko eraiketan.

– Transformadoreak:

	Kopurua	Potentzia (kVA)	Hozte-sistema	 Transformazio-erlazioa	

	Cantidad	Potencia (kva)	Refrigeración	 Relación de Transformación

	2	630	olioa / Aceite	13,2/0,42 kV.	

Mirabilla 2 deituriko 1002 zk.ko transformazio zentroa

– Mota: lur azpiko eraiketan.

– Transformadoreak:

	Kopurua	Potentzia (kVA)	Hozte-sistema	 Transformazio-erlazioa	

	Cantidad	Potencia (kva)	Refrigeración	 Relación de Transformación

	2	630	olioa / Aceite	13,2/0,42 kV.	

Mirabilla 3 deituriko 1003 zk.ko transformazio zentroa

– Mota: lur azpiko eraiketan.

– Transformadoreak:

	Kopurua	Potentzia (kVA)	Hozte-sistema	 Transformazio-erlazioa	

	Cantidad	Potencia (kva)	Refrigeración	 Relación de Transformación

	2	630	olioa / Aceite	13,2/0,42 kV.	

Mirabilla 4 deituriko 1004 zk.ko transformazio zentroa

– Mota: lur azpiko eraiketan.

– Transformadoreak:

	Kopurua	Potentzia (kVA)	Hozte-sistema	 Transformazio-erlazioa	

	Cantidad	Potencia (kva)	Refrigeración	 Relación de Transformación

	2	630	olioa / Aceite	13,2/0,42 kV.	

Mirabilla 5 deituriko 1005 zk.ko transformazio zentroa

– Mota: lur azpiko eraiketan.

– Transformadoreak:

	Kopurua	Potentzia (kVA)	Hozte-sistema	 Transformazio-erlazioa	

	Cantidad	Potencia (kva)	Refrigeración	 Relación de Transformación	

	2	630	olioa / Aceite	13,2/0,42 kV.	

Mirabilla 6 deituriko 1006 zk.ko transformazio zentroa

– Mota: lur azpiko eraiketan.

– Transformadoreak:

	Kopurua	Potentzia (kVA)	Hozte-sistema	 Transformazio-erlazioa	

	Cantidad	Potencia (kva)	Refrigeración	 Relación de Transformación

	2	630	olioa / Aceite	13,2/0,42 kV.	

Mirabilla 7 deituriko 1007 zk.ko transformazio zentroa

– Mota: lur azpiko eraiketan.

– Transformadoreak:

	Kopurua	Potentzia	Hozte-sistema	 Transformazio-erlazioa	

	Cantidad	Potencia (kva)	Refrigeración	 Relación de Transformación

	2	630 (kVA)	olioa / Aceite	13,2/0,42 kV	

Mirabilla 8 deituriko 1008 zk.ko transformazio zentroa

– Mota: lur azpiko eraiketan.

– Transformadoreak:

	Kopurua	Potentzia (kVA)	Hozte-sistema	 Transformazio-erlazioa	

	Cantidad	Potencia (kva)	Refrigeración	 Relación de Transformación

	2	630	olioa / Aceite	13,2/0,42 kV.	

Baimentzen den instalazioa onuragarria dela aitortzea. Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, onuragarria dela aitortzeak kasu guztietan ondasunak okupatu beharra edo eraginpeko eskubideak eskuratu beharra dakar eta, horrenbestez, horiek presaz okupatu beharra, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko aitorpenerako xedatzen dituen ondorioak zehaztuz, lege beraren 53. artikuluaren erregistro ondorioetarako.

Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauek ezarriz eman da:

1.– Obrak onartutako proiektuaren arabera egin beharko dira, dagokionean eskatu eta baimentzen diren aldakuntzekin.

2.– Proiektua burutzeko, instalazioen titularrak honako erakunde hauek emandako baldintza teknikoak kontuan hartu beharko ditu: Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan Saila.

3.– Instalazioak abiarazteko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen denetik hasita.

4.– Instalazioen titularrak obrak amaitu izanaren berri emango dio Bizkaiko Lurralde Bulegoari, honek behin betiko azterketa gauzatu eta instalazioak abiarazteko akta egin dezan.

5.– Ebazpen hau udalen edo probintzia-mailako baimen edo lizentzien eta obrak egiteko beharrezkoak diren bestelakoen kalterik gabe eta hauetatik bereiz ematen da eta eskatzailea ez du horiek lortzeko betebeharretik salbuesten. Halaber, hirugarrenek izan litzaketen eskubideen kalterik gabe eta jabetza-eskubidea salbu utziz ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta, ondorioz, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Administrazio eta Plangintzako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, betiere azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 4a.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala