Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2002ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1553

EBAZPENA, 2002ko otsailaren 4koa, Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendariarena. Ebazpen honen bidez eguneratu eta berritu egiten da 2001eko irailaren 27ko Ebazpenak "ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, S.A." entitateari eman zion baimena Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol-erakunde gisa jarduteko.

AURREKARIAK

Bat.– 1997ko azaroaren 7ko Ebazpenaren bidez, Industria, Energia eta Meategiak Administratzeko zuzendariak Industria, Energia eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzan zegoen Euskal Autonomia Erkidegoko baimendutako kontrol erakundeen Erregistroan inskribatu zuen, GV-005-N zenbakiarekin, "ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, S.A." entitatea. Entitatearen helbide soziala honakoa da: Pablo Ruiz Picasso kalea 10, Zaragoza.

Bi.– 1998ko abuztuaren 10eko, 1999ko martxoaren 15eko, 2000ko ekainaren 30eko eta 2000ko urriaren 27ko Ebazpenek "ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, S.A." entitateak lehendik zuen baimena eguneratzeaz gain, beste arauzko esparru batzuetan jarduteko zabaldu zuen.

Hiru.– "ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, S.A." entitateak eskabide bat aurkeztu zuen Industria, Merkataritza eta Turismo Sailean. Eskabideak 2001eko ekainaren 26ko sarrera-data du, eta idazki horren bidez, eskatu zuen eguneratzeko eta berritzeko egun horretara arte emandako arauzko esparruetarako baimen guztiak. Eskabidearekin batera 2000ko abenduaren 1eko Kreditazioko Erakunde Nazionalaren (ENAC) 01/EI/004 zenbakidun Kreditazio Ziurtagiria eta Eranskin Teknikoa (10. berrikusketa) aurkeztu zituen.

Lau.– 2001eko maiatzaren 8ko Ebazpenaren bidez, Aragoiko Autonomia Erkidegoko Industria, Merkataritza eta Garapen Saileko Industria eta Merkataritzako Zuzendaritza Nagusiak eguneratu eta berritu egin zuen 1997ko martxoaren 7ko Ebazpenak "ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, S.A." entitateari kontrol-erakunde moduan jarduteko emandako baimena (2001eko ekainaren 12ko EAO, 140. zk.).

Bost.– 2001eko azaroaren 9an honakoa jaso genuen: Ondoko Presioko Ekipoei buruzko 97/23/CE Zuzentarauaren Modulu/Eranskinen gaineko adostasun jarduerak egin ahal izateko Kreditazioko Erakunde Nazionalaren (ENAC) Kreditazioko Egiaztagiria: "Lotura iraunkorrak egiten dituen prozedurei eta pertsonalari oniritzia ematea, Materialen gainean Europako oniritzia ematea, Materialen berariazko ebaluazioa egitea. A1 modulua: fabrikazioaren barneko kontrola egitea, azken egiaztapenaren zainduz; B modulua: motari buruzko CE azterketa egitea; B1 modulua: diseinuaren CE azterketa egitea; C1 modulua: motari oniriztea; F modulua: produktuak egiaztatzea; G modulua: unitate bakoitzaren gaineko CE egiaztapena egitea.

Espediente honen ebazpenean ezinbestean hartu behar dira kontuan eta aipatu behar dira honako

ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

Bat.– Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzak du Ebazpen hau emateko eskumena, hala agintzen baitu Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 24ko 223/2001 Dekretuaren 9. artikuluak.

Bi.– 2.– Martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak (1997-4-26ko EAO, 100 zk.) aldatu egin zuen Industria Kalitate eta Segurtasunerako Azpiegituren Erregelamendua onartzen duen abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua (1996-2-6ko EAO, 32 zk). Dekretu horren IV. kapituluko 1. atalak arautzen ditu kontrol-erakundeak. Bestalde, Dekretuaren 42. artikulua egiaztapenei buruzkoa da, eta 53. artikulua baimenei buruzkoa.

Hiru.– 3.– Lehengo Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzaren 1997ko uztailaren 1eko Ebazpenak ezarri zituen beste autonomia batzuek baimendutako kontrol-erakundeak Industri, Energi eta Meategien Administraziorako Zuzendaritzan inskribatzeko jarraibideak, eta jarraibide horiek bat datoz abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Bestalde, 1997ko uztailaren 1eko Ebazpena, (1997-8-1eko EHAA, 146 zk.), beste autonomi elkarte batzuek baimendutako kontrol-erakundeen jardunen berri emateari buruzko aldi baterako argibideak ere ematen ditu.

Lau.– 4.– "ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, S.A." entitateak aurkeztutako agiriek egiaztatu dute betetzen dutela Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzaren menpe dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko baimendutako kontrol-erakundeen Erregistroan inskribatzeko honako hauek ezarritakoa: abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretuak, 1997ko uztailaren 1eko Ebazpenak eta gainontzeko araudi ezargarriak. Izan ere, espedientearen izapidetzan arauzko xedapen guztiak bete dira.

Legezko agindu horiek nahiz horiekin bat datozen eta ezargarriak diren gainontzeko xedapenak kontuan hartuta, honakoa

EBATZI DUT

1.– Eguneratzea eta berritzea 1998ko abuztuaren 10eko, 1999ko martxoaren 15eko, 2000ko ekainaren 30eko eta 2000ko urriaren 27ko Ebazpenek "ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, S.A." entitateari emandako baimenak. Entitatearen helbide soziala honakoa da: Pablo Ruiz Picasso kalea 10, Zaragoza. Bestalde, entitatea GV-005-N zenbakiarekin inskribatuta dago Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzaren menpeko Euskal Autonomia Erkidegoko baimendutako kontrol-erakundeen Erregistroan. Azkenik, hona hemen entitateak baimenduta dauzkan arauzko esparruak:

Presiozko tresna eta instalazioak.

– 2443/1969 E. D., 1969-08-16koa (1969-10-28ko EAO), presiozko ontzien erregelamendua onartzen duena. Aldaketak: 516/1972 D., 1972-02-17koa (1972-03-15eko EAO).

– 1244/1979 E.D., 1979-04-04koa (1979-05-29ko EAO), presiozko tresnen araudia onartzen duena. Aldaketak: 507/1982 E.D., 1982-01-15ekoa (1982-03-12ko EAO); 1504/1990 E.D., 1990-11-23koa (1990-11-28ko eta 1991-01-24ko EAO) eta haren Jarraibide Tekniko Osagarriak, MIE-AP-1etik MIE-AP-17ra.

– 437/1988 E. D., martxoaren 30ekoa, presiozko tresnei buruzko Europako Elkarteen Kontseiluaren 76/767/CEE Zuzentarauak ezartzeko xedapenak ematen dituena.

– 1495/1991 E. D., 1991-10-11koa (1991-11-15eko EAO), presiozko ontzi bakunei buruzko Europako Elkarteen Kontseiluaren 87/404/CEE zuzentarauak ezartzearen gainekoa. Aldaketak: 2486/1994 E.D., 1994-12-23koa (1995-01-24ko EAO).

– 769/1999 E. D., maiatzaren 7koa (1999-05-31ko EAO), honako Eranskin/Moduluei dagozkien jarduerak egiteko Presioko Ekipoei buruzko 97/23/CE Zuzentaraua lekuz aldatzen duena:

Lotura iraunkorrak egiten dituen prozedurei eta pertsonalari oniritzia ematea.

Materialen gainean Europako oniritzia ematea.

Materialen berariazko ebaluazioa egitea.

A1 modulua: fabrikazioaren barneko kontrola egitea, azken egiaztapenaren zainduz.

B modulua: motari buruzko CE azterketa egitea.

B1 modulua: diseinuaren CE azterketa egitea.

C1 modulua: motari oniriztea.

F modulua: produktuak egiaztatzea.

G modulua: unitate bakoitzaren gaineko CE egiaztapena egitea.

Instalazio elektrikoak.

– 1954-03-12ko D. (1954-04-15eko EAO), energiaren horniketaren erregulartasunari eta egiaztapen elektrikoari buruzko Erregelamendua onartzen duena.

– 3151 D., 1968-11-28koa (1968-12-27ko EAO), goi-tentsioko aireko lineei buruzko Erregelamendu Teknikoa onartzen duena.

– 2413/1973 D., 1973-09-20koa (1973-10-09koEAO), behe-tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa onartzen duena. Aldaketak: 2295/1985 E. D., 1985-10-09koa (1985-12-12ko EAO) eta haren JTOak, MI-BT 001etik BT 044ra.

– 3275/1982 E.D., 1982-11-12koa (1982-12-01eko EAO), zentral elektrikoen, azpiestazioen eta transformazio zentroen baldintza teknikoei eta segurtasun-neurriei buruzkoa, eta haren Jarraibide Tekniko Osagarriak (ITC), MIE-RAT 001etik MIE-RAT 20ra.

– 7/1988 E. D., 1988ko urtarrilaren 8koa (1988-08-14ko EAO), tentsio-muga jakin batzuen barruan erabiltzekoa den material elektrikoaren segurtasun-betebeharrei buruzkoa —1989-06-06ko Aginduak (1989-06-21eko EAO) garatu zuen Europako Elkarteko Kontseiluaren 73/23/CEE zuzentarauen aplikazioa—.

Produktu kimikoak biltegian gordetzeko instalazioak.

– 668/1980 E. D., otsailaren 8koa (1980-04-14ko EAO), produktu kimikoak biltegiratzeari buruzkoa. Aldaketak: 3485/1983 E. D., abenduaren 14koa (1984-02-20ko EAO) eta haren JTOak, MIE-APQ 001etik MIE-APQ 006ra.

Salgai arriskutsuak eta galkorrak garraiatzeko ibilgailuak eta edukinontziak.

– 2115/1998ko E.D., urriaren 2koa, salgai arriskutsuak errepidetik garraiatzeari buruzkoa.

– 2225/1998 Errege Dekretua, urriaren 19koa, salgai arriskutsuak trenbidez garraiatzeari buruzkoa (262. BOE, 1998ko azaroaren 2koa).

– Salgai arriskutsuak errepidez garraiatzeari buruzko akordio europarra (ADR), 1957-09-30ekoa, Genevakoa; indarrean dagoen testu bateginaren arabera.

– Kontenedoreen segurtasunari buruzko nazioarteko hitzarmena (CSC), 1972-12-02koa, Genevakoa (1977-09-13ko EAO) eta emendakinak.

– Salgai suntsikorren nazioarteko garraioari buruzko eta garraio mota horietan erabili ohi diren ibilgailu bereziei buruzko akordioa (ATP), 1976-09-01ekoa, (1996-11-22ko EAP), eta gerora egindako emendakinak.

– Salgai arriskutsuen garraiorako Nazioarteko Itsas Kodea (IMDG) eta indarrean dauden xedapenak.

– 1985-09-20ko M. A. (1985-09-27ko EAO), salgai arriskutsuak garraiatzeko zisternak egiteko, tipoak onartzeko, eta saiakuntzak eta ikusketak burutzeko arauak onartzen dituena.

– 2312/1985 E. D., irailaren 24koa, salgai galkorrak garraiatzeko (ATP) ibilgailuen egokitzapen termikoa homologatzeko, eta saiakuntza eta ikusketa burutzeko arauak onartzen dituena. Aldaketak: 1993-07-06ko Agindua (1993-07-20ko EAO).

–1986ko martxoaren 17ko Agindua, Industria Ministerioarena (1986-03-31ko EAO), salgai arriskutsuak garraiatzeko ontzien eta enbalajeen homologazioari buruzkoa.

– 1986ko abuztuaren 8ko Nazioarteko Erregelamendua, salgai arriskutsuak trenez garraiatzeari buruzkoa (RID). Testu bategineko bertsioa.

– 879/1989 E. D., 1989-06-02koa (1989-07-18ko EAO), salgai arriskutsuak trenez garraiatzeko (TPF) Erregelamendu Nazionala onartzen duena, gehi 1997-01-31ko M. A. (1997-02-12ko EAO). Agindu horren bidez, nazioartean egindako aldaketetara egokitzen da Erregelamendu Nazionala (TPF).

– 74/1992 E. D., 1992-10-31koa, salgai arriskutsuak errepidez garraiatzeko Erregelamendu Nazionala onartzen duena (1992-02-22ko EAO). Aldaketak: 1996-02-07ko Obra Publiko eta Ingurugiro Ministerioaren (MOPMA) Agindua (1996-02-20ko EAO). 44 zk.dun Sup.

– Salgai arriskutsuak arriskurik gabe airez garraiatzeko jarrai9bide teknikoak, indarrean dauden xedapenaren arabera.

Erregai gaseosoentzako instalazioak eta tresnak.

– 1963-07-24ko Ebazpena (1963-09-11ko EAO), MIEren (Industria eta Energia Ministerioa) Industria Siderometalurgikoen Zuzendaritzarena, 15 kg baino gehiagoko GLPren (petrolio-gas likidotua) deposituen instalazioetan eraikitzeari buruzkoa.

– 1969-08-17ko M.A., 0,1etik 20 m3-ra arteko P.G.L. banatzen duten instalazioen erregelamendua onartu zuena.

– 1971-12-30eko M.A., 20 m3-tik 2.000 m3-ra arteko P.G.L. banatzen duten instalazioen erregelamendua onartu zuena.

– 1970-10-30eko Agindua (1970-11-09ko EAO), ontziratutako GLP banatzeko eta metatzeko zentroen erregelamendua onartzen duena. Aldaketak: 1981-03-17ko M. A. (1981-03-31ko EAO) eta 1994-06-15eko M. A. (1994-07-05eko EAO).

– 2913/1973 E. D. (1973-11-21eko EAO), gas erregaien zerbitzu publikoari buruzko Erregelamendua onartzen duena. Aldaketak: 1983-12-14ko 3484/1983 E. D. (1984-02-20ko EAO).

– 1974-11-18ko M.A. (1974-12-06ko EAO), erregai gaseosoen sare eta hartuneei buruzko Erregelamendua onartzen duena. Aldaketak: 1983-10-26ko M.A. (1983-11-08ko eta 1984-07-23ko EAO), 1984-07-06ko M.A. (1984-07-23ko EAO), eta 1994-03-09ko M.A. (1994-03-21eko EAO), eta haien Jarraibide Tekniko Osagarriak (ITC), MIG 5.1-etik MIG 5.5-era, MIG 6.1 eta 6.2, MIG-R 7.1, MIG-R 7.2 eta MIG-R 8.

– 1982-11-24ko Agindua, (1982-12-06ko EAO), MIErena, motordun ibilgailuen erregai gisa erabiltzekoa den ontziratu gabeko petrolio-gas likuatua banatu eta metatzeko zentroen segurtasunari buruzko erregelamendua onartzen duena. Aldaketa: 1986-03-11ko Agindua (1986-03-22ko EAO).

– 1985-12-17ko Agindua (1986-01-09ko EAO), instalazio hartzaileak zerbitzuan jartzeari buruzko eta dokumentazioari buruzko jarraibidea onartzen duena.

– 1986-01-29ko M.A. (1986-02-22ko EAO), petrolioaren gas likuatuak (PGL) biltegi finkoetan gordetzeko instalazioei buruzko Erregelamendua onartzen duena.

– 494/1988 E.D., 1988-05-20koa (1988-05-25eko EAO), gasa erregaitzat duten aparatuen erregelamendua onartzen duena eta bere Jarraibide Tekniko Osagarriak MIE-AG1etik MIE-AG20ra.

– 1428/1992 E.D., gas aparatuei buruzko 276/1995 E.D. aldatzen duena (90/396/CEE Zuzentaraua).

– 1853/1993 E. D., 1993-10-22koa (1993-11-24ko EAO), merkataritza, elkartea eta etxe erabilerako lokaletan gas-instalazioak arautzen dituen erregelamendua onartzen duena, eta haren JTOak, MI-IRG-01etik MI-IF-017ra.

Instalazio frigorifikoak.

– 3099/1977 D., 1977-09-08koa (1977-12-06ko EAO), planta eta instalazio frigorifikoen segurtasunari buruzko Erregelamendua onartzen duena. Aldaketak: 349/1979 E. D., 1979-02-02koa (1979-03-07ko EAO) eta 754/1981 E. D. 81-03-13koa (1981-04-28ko EAO), eta haren JTOak, MI IF 001etik MI IF 017ra.

Arriskudun makinak egitea.

– 1495/1986 E. D., 1986-05-26koa (1986-07- 21eko EAO), makinen segurtasunari buruzko Erregelamendua onartzen duena. Aldaketak: 590/1989 E. D., 1989-05-19koa (1989-06-03ko EAO) eta 830/1991 E. D., 1991-05-24koa (1991-05-31ko EAO).

– 1991-04-08ko Agindua (1991-04-11ko EAO), makinen, makinetako elementuen edo koadroen babes sistemen segurtasunaren erregelamenduko JTO MSG-SM-1 direlakoak onartzen dituena.

– 1435/1992 E. D., 1992-11-27koa (1992-12-11ko EAO), estatu kideek makinei buruz dituzten legeak elkarren artean egokitzeari buruzko 89/392/CEE Zuzentaraua aplikatzeari buruzkoa. Aldaketak: 56/1995 E. D., 1995-01-20koa (1995-02-08ko EAO).

– 1215/1997 E. D., uztailaren 18koa (1997-12-11ko EAO), lantaldeetako langileek bete beharreko guztienezko segurtasun eta osasun neurriak ezartzen dituena.

Jasogailuen osagai eta instalazioak eta manutentzioa.

–1966-06-30eko Agindua (1966-07-20ko EAO), MIErena (Industria eta Energia Ministerioa), jasogailuen erregelamendua testu bategina onartzen duena.

– 1981-03-31ko Agindua (1981-04-20ko EAO), MIEren 1966 baino lehenagoko igogailuen gutxienezko baldintza teknikoei buruzkoa.

– 2291/1985 E. D., 1985-11-08koa (1985-12-11ko EAO), jasogailuei eta manutentzioari buruzko Erregelamendua eta haren JTOak, —MIE AEM 1etik MIE AEM 3ra— onartzen dituena.

– 474/1988 E. D., 1988-03-30ekoa (1988-05-20ko EAO), erabilera mekanikoa duten jasogailuei buruzko Europako Elkarteen Kontseiluaren 84/528/CEE Zuzentarauak ezartzeko xedapenak ematen dituena.

– 2370/1996 E. D., azaroaren 18koa, MIE-AEM 4 JTO onartzen duena (1996-12-24ko EAO).

– 1314/1997 E. D., abuztuaren 1ekoa, igogailuei buruzko Europako Elkarteen Kontseiluaren 95/16/CEE Zuzentarauak ezartzeko xedapenak ematen dituena Egitura metalikoak.

Berokuntza, klimatizazio eta ur bero sanitarioko instalazioak.

– 1618/1980 E. D., 1980-07-04koa (1980-08-06ko EAO), Berokuntza, klimatizazio eta ur bero sanitarioko instalazioei buruzko erregelamendua onartzen duena. Aldaketa: 2946/1982 E. D., 1982-10-1ekoa (1982-11-12ko EAO).

– 1981-07-16ko Agindua, MIErena, IC 01etik IC 26ra arteko ITak onartzen dituena.

– 1983ko apirilaren 8ko Agindua, berokuntzarako eta ur sanitario berorako 100 kW baino gehiagoko potentzia izendatua duten galdaren errendimendu-betekizunei buruzko arauak ematen dituena (1983-04-16ko EAO).

– 275/1995 E. D., otsailaren 24koa, erregai likido edo gaseosoz hornitzen diren ur beroko galdaren errendimendu-betekizunei buruzko Europako Elkarteen Kontseiluaren 92/42/CEE Zuzentarauak ezartzeko xedapenak ematen dituena.

– 1751/1998 E. D., uztailaren 31koa (1998-08-05eko EAO), eraikinetako instalazio termikoen gaineko erregelamendua (RITE) eta jarraibide tekniko osagarriak (ITE) onartzen dituena.

Suteen aurkako instalazioak

– 1942/1993 E. D., 1993-11-05ekoa, (1993-12- 14ko EAO), Suteetatik babesteko instalazioei buruzko erregelamendua onartzen duena eta hutsen zuzenketa.Petrolio instalazioak.

– 2177/1996 E. D., urriaren 4koa, "Eraikinak suteetatik babesteko baldintzak" NBE-CPI-96 onartzen duena.

Petrolio-instalazioak.

– 2085/1994 E. D., urriaren 20koa Petrolio instalazioen erregelamendua eta MI-IP 01 eta MI-IP 02 JTOak onartzen dituena (1995-01-27 eta 1995-04-20ko EAO).

– 2201/1995 E. D., abenduaren 28koa, MI-IP 04 JTOa onartzen duena (1996-02-16ko EAO). Petroliozko karburante eta erregaiak txikizka banatzeko instalazio finkoak, publikoari saltzeko instalazioetan.

– 1427/1997 E. D., 1997-09-15ekoa, "Erabilera propiorako petrolio-instalazioak" MI-IP 03 jarraibide tekniko osagarria onartzen duena.

– 1562/1998 E. D., uztailaren 17koa, "Petrolio likidoak metatzeko parkeak" MI-IP02 jarraibide tekniko osagarria aldatzen duena.

– 1523/1999 E. D., urriaren 1ekoa (1999-10-22ko EAO), 1427/1997 E. D. eta 2201/1995 E. D. aldatzen dituena eta honako JTO berriak onartzen dituena: MI-IP-03 eta MI-IP-04.

Istripu larriak.

– 886/1988 E. D., uztailaren 15ekoa, hainbat industria jardueratan istripu larriak saihesteko.

– 1991-02-06ko EAO, kimika sektorean plan bereziak egiteko oinarrizko araua.

– 1254/1999 E. D., uztailaren 16koa (1975-04-22ko EAO), gai arriskutsuak tarteko diren istripu larriak prebenitzeko eta istripuren bat gertatuz gero berari aurre egiteko neurriei buruzkoa.

Ingurugiroaren kalitatea.

Atmosferaren arloa.

– 833/1975 E. D., 1975-02-06koa (1975-04-22ko EAO), atmosferako ingurugiroa babesteko abenduaren 22ko 38/1972 Legea garatzen duena. Legearen aldaketak: 1613/1985 E. D., 1985-08-01ekoa; 1154/1986 E. D., apirilaren 11koa; 717/1987 E. D., 1987-05-27koa; 108/1991 E. D., 1991-02-01ekoa; 646/1991 E. D., 1991-04-22koa; 1321/1992 E. D., 1992-10-30ekoa; 1495/1995 E. D., 1995-09-08koa.

– 1976-10-18ko Agindua (1976-12-03ko EAO), MIErena, atmosferaren industria-kontaminazioa aurreikusi eta zuzentzeari buruzkoa.

Uren arloa.

– 849/1996 E. D., 1986-04-11koa (1986-04-30eko EAO), Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duena.

Hondakinen arloa.

– 833/1988 E. D., uztailaren 20koa (1988-07-30eko EAO), hondakin toxikoen oinarrizko lege-erregimenari buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Legea exekutatzeko erregelamendua onartzen duena.

Metalezko egiturak.

– 1348/11972 E. D., 1972-05-12koa (1972-06-07ko EAO), obra zibiletan metalezko egiturak eraikitzen dituzten enpresen sektorea arautzen duena.

– 1829/1995 E. D., 1995-11-10ekoa (1996-01-18ko EAO), "Altzairuzko egiturak eraikuntzan" NBE EA 95 Eraikuntzako oinarrizko Araua onartzen duena.

Meatzaritza

– 2857/1978 E. D., abuztuaren 25ekoa, meatzaritzaren erregimenari buruzko Erregelamendu Orokorra onartzen duena.

– 2994/1982 E. D., urriaren 15ekoa, Meatzaritza-jarduerek kaltetutako naturguneak leheneratzeari buruzkoa, eta 1984ko azaroaren 20ko M.A.

– 1116/1984 E. D., maiatzaren 9koa, energia baliabideen zentzuzko aprobetxamendua eta aire zabaleko ikatz-ustiategiek kaltetutako naturguneak leheneratzeari buruzkoa, eta 1984ko ekainaren 13ko M.A.

– 1985eko martxoko Agindua, Meatzaritza poliziaren erregelamendua ezartzeko entitate laguntzaileei buruzkoa.

– 863/1985 E. D., apirilaren 2koa, Meatzaritzako segurtasunerako oinarrizko arauen gaineko erregelamendu Orokorra onartzen duena.

– 1389/1997 E. D., irailaren 5ekoa (1997-10-07ko EAO), meatzaritza jardueretako langileen segurtasuna eta osasuna babesteko oinarrizko xedapenak onartzen dituena.

Ur-horniketako barneko instalazioak.

– 1975-12-08ko Agindua, "Ur-horniketarako oinarrizko arauak" onartzen dituena.

Hormigoi prestatua.

– 1972-05-05eko Agindua (11972-05-26ko EAO), Gobernuaren Lehendakaritzarena, hormigoi prestatua fabrikatu eta hormigoi prestatuaz hornitzeko jarraibideak onartzen dituena. Aldaketa: Gobernuko Lehendakaritzaren Agindua, 1973-05-10ekoa (1973-05-18koEAO).

– 1280/1976 E. D., 1976-04-09koa (1976-06-04ko EAO), hormigoi prestatuaren fabrikazio-jarduera sailkatzen duena.

– 2661/1998 E. D., 1998-12-11koa (1998-01-13ko EAO). Aldaketa: 996/1999 E. D., 1999-06-16koa (1999-06-24ko EAO).

– 1995-12-21eko Agindua (1996-01-09ko EAO), MIErena, zentralean fabrikatutako hormigoien ekoizpen kontrola egiteko irizpideei buruzkoa.

2.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian legezko eran argitaratzeko agintzea eta ebazpena entitateari jakinarazteko agintzea.

3.– Entitateak ezingo du Euskal Autonomia Erkidegoan jardun jakinarazpena jaso eta hurrengo egunera arte.

4.– "ECA, Entidad Colaboradora de la Administración, S.A." entitateak baimena du adierazitako arauzko esparruetan jarduteko Euskal Autonomia Erkidegoan. Baina, aipatu diren erregelamendu eta arau teknikoetan jasota dauden jardueretarako baino ez du balio baimen horrek, Kreditazioetarako Entitate Nazionalaren kreditazio-agirian (01/EI/004) eta 2000ko abenduaren 1eko Eranskin Teknikoan (10. berrikus.) zehaztu bezala. Entitateak xedapen hauek bete beharko ditu bere jardueretan: Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legea, abenduaren 28ko 2200/1995 Errege Dekretua —martxoaren 21eko 411/1997 Errege Dekretuak aldatua—, eta Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritza honek ezar ditzakeen beste baldintza osagarri batzuk.

5– Entitateak eutsi egin beharko die inskribatzean zituen gaitasun-baldintzei eta, inskripzio hori egiteko oinarrizko izan ziren datuetan aldaketarik egonez gero, Industria eta Meategiak Administratzeko Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio berehala.

Ebazpen honen aurka errekurtso arrunta aurkeztu ahal zaio Energia, Antolamendu eta Industria Administrazioko Sailburuordetzari, Ebazpena jakinarazten den egunetik hilabeteko epearen barruan; izan ere, hala xedatzen du Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 4a.

Industria eta Meategiak Administratzeko zuzendaria,

RUBEN MENDIOLA ERKOREKA.


Azterketa dokumentala