Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2002ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
1550

EBAZPENA, 2002ko urtarrilaren 29koa, Energia zuzendariarena, Zaldibarko udalerrian 13,2 kV-ko linea elektriko bat instalatzeko baimena ematen duena eta instalazioa burutzeko proiektua onartzen duena.

Erref.: L-5501-as-gf

Esp.: ATH-2001-133

Iberdrola Distribucion, S.A.U. enpresak hala eskatuta L-5501 zenbakidun espedienteari eman zaio hasiera lurralde bulego honetan. Izan ere, enpresa horrek honako eskabidea egin du: aipatutako linea elektrikoa instalatzeko administrazioaren baimena eman eta instalazioa burutzeko proiektua onartzeko. Enpresaren helbide soziala honakoa da: Gardoki kalea 8, Bilbao. Bestalde, enpresak behar bezala bete ditu Instalazio elektrikoen garraio, banaketa, merkataritza, hornidura eta administrazio prozedurako jarduerak arautzen dituen 1995/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko EAO) VII. tituluko II. kapituluan ezarritako izapideak, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, eta Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean eta horrekin bat datozen gainerako legezko xedapenetan xedatutakoaren arabera.

Bestalde, aurkeztutako proiektua aztertu da. Proiektua Onesimo Garcia Garcia elkargokideak izenpetu du eta Bizkaiko Industri Inginadore Teknikoen Elkargo Ofizialak ikus-onetsi du. Ikus-onespenak 79660 zenbakia du, eta 2001-09-17ko data.

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 16ko 223/2001 Dekretuak (2001-10-24ko EHAA) ematen dizkion eskumenez baliatuz, Energia zuzendariak honakoa

EBATZI DU:

Baimena ematea Iberdrola Distribución S.A.U. enpresari Zaldibarko udalerrian 13,2 kV-ko linea elektriko bat instalatzeko eta onartzea burutzeko proiektua. Hona hemen proiektuaren ezaugarriak:

Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: 3 AL-AC, LA-56 motakoak (54,6 mm2).

– Euskarriak: metalezkoak eta hormigoizkoak

– Luzera: 153 m.

– Hasiera: "Berriz-Zaldibar, 2. zirkuitua" linea elektrikoaren 3b euskarrian

– Amaiera: linea bereko 6b euskarrian.

Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauek ezarriz eman da:

1.– Obrak onartutako proiektuaren arabera egin beharko dira, dagokionean eskatu eta baimentzen diren aldakuntzekin.

2.– Proiektua burutzeko, instalazioen titularrak honako erakunde hauek emandako baldintza teknikoak kontuan hartu beharko ditu: Zaldibarko udalerria eta Uren Bizkaiko Zerbitzua.

3.– Instalazioak abiarazteko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen denetik hasita.

4.– Instalazioen titularrak obrak amaitu izanaren berri emango dio Bizkaiko Lurralde Bulegoari, honek behin betiko azterketa gauzatu eta instalazioak abiarazteko akta egin dezan.

5.– Ebazpen hau udalen edo probintzia-mailako baimen edo lizentzien eta obrak egiteko beharrezkoak diren bestelakoen kalterik gabe eta hauetatik bereiz ematen da eta eskatzailea ez du horiek lortzeko betebeharretik salbuesten. Halaber, hirugarrenek izan litzaketen eskubideen kalterik gabe eta jabetza-eskubidea salbu utziz ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta, ondorioz, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Administrazio eta Plangintzako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, betiere azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko urtarrilaren 29a.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala