Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2002ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herri-Kontuen Euskal Epaitegia
1549

EBAZPENA, 59/01, 2001eko abenduaren 28koa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren lehendakariarena, erakunde honetako langileen lanpostuen zerrenda aldatzen duen Epaitegi honen Osokoaren Erabakia argitara ematen duena.

Lanpostuen zerrenda langileen egituraketa eta antolakuntzarako lanabes da eta beharrezkoa da aldian-aldian egokitzea, une oro antolakuntza administratiboak eskatzen dituen beharrizanei erantzuteko.

HKEEren lanpostuen azken zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2000ko uztailaren 5ean eman zen argitara, 128. zk.arekin, eta bertan, administrari laguntzaile-telefonari lanpostu bi sortu ziren telefonari-operadore lanpostuei agindutako egitekoak betetzeko; lanpostu hauek sortzearekin, jada jakinarazi zen, telefonari-operadore bi lanpostu hauek gerora amortizatu egingo zirela, lanpostu berriak bete ondoren.

Barne promozioko dagokion prozesua bideratu ondoren, eta lanpostu sortu berriak beteak direlarik, LZ aldatu behar da, telefonari-operadorearen bi lanpostuak amortizatzearren.

Honen ondorioz, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen II. idazpuruaren 1. kapituluan araututakoari jarraiki, eta Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 21.4 artikuluan xedatutakoaren indarrez, Epaitegi honetako Osokoak honako hau erabaki du:

Lanpostuen zerrenda eranskinean adierazitakoaren arabera aldatzea.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 28a.

HKEEren lehendakaria,
RAFAEL ITURRIAGA NIEVA.

KODEA	LANPOSTUAREN IZENA	LANPOST.	LANPOSTU	DEDIK.	BETETZ.	LANERATZEKO BETEBEHARRAK	ORDAINKETAK	OHARPENAK

CÓDIGO	DENOMINACIÓN DEL	MOTA	KOPURUA	ERA	MODUA	 REQUISITOS PARA SU DESEMPEÑO	RETRIBUCIONES	OBSERVAC.

	PUESTO DE TRABAJO	TIPO PUESTO	N.º DOTAC.	REGIM.	FORMA

				DEDIC.	PROVIS.

	ATXEKIPENA	TITULAZ	HIZK.	ESP.	BERARIZ.	D.O.	 BERARIZKO	DESTINO

	ADSCRIPCIÓN	AKADEM.	ESKAK.		EZAGUTZ.	MAILA	 OSAGARRIA	ZENTRUA

	ADM.	TALDEA	KIDEG.	TITULAC.	PERFIL	EXP.	CONOCIM.	 NIVEL	COMPLEM.	CENTRO

	ADM.	GRUPO	CUERPO	ACADEM.	LING.		ESPECIF.	C.D.	 ESPECÍFICO	DESTINO

542910	Telefonista Operador	N	1		C	TVCP	D/E			 2/12-94			16	1.205.392	Vitoria/Gasteiz

542910	Telefonista Operador	N	2		C	TVCP	D/E			 2/12/01			16	1.205.392	Vitoria/Gasteiz


Azterketa dokumentala