Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2002ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
1544

AGINDUA, 2002ko otsailaren 28koa, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario izateko 2000. urteko lanpostu-eskaintza publikoko hautaketa-prozesuetako epaimahaien kideak izendatzen dituena.

2000ko ekainaren 22ko Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario izateko 2000. urteko lanpostu-eskaintza publikoko hautaketa-prozesuetako oinarri orokorrak onartu ziren.

Oinarri orokor horiek, 6. atalean, ezartzen dute Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak, aginduaren bidez, hautaprobak kalifikatuko dituzten epaimahaikideak izendatuko dituela, eta izendapenak, onartutakoen eta bazter utzitakoen behin betiko zerrenda egun berean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla.

Bestalde, Euskal Funtzio Publikoko Legearen 99.2 artikuluaren arabera, Euskal Administrazio Publikoetan sartzeko hautaketa-prozesuetako epaimahaietan Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeari dagokion ordezkotzaren kaltetan gabe, Erakunde horretako ordezkari bat izango da epaimahaikide deialdian eskatutako hizkuntz eskakizuna egiaztatzeko saioetan.

Guzti hori kontuan hartuta, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengo artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario izateko 2000. urteko lanpostu-eskaintza publikoko hautaketa-prozesuetan, eta hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko probetarako epaimahaietan María José Arrieta Sagarna anderea bokal titularra eta Xabier Larrañaga Padilla jauna ordezko bokala izendatzea, ondoren aipatzen diren kidegoetan:

– Goi-mailako teknikarien kidegoko itzultzaileak

Bigarren artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean karrerako funtzionario izateko 2000. urteko lanpostu-eskaintza publikoko hautaketa-prozesuetan, eta hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko probetarako epaimahaietan Kaxildo Alkorta Barrena jauna bokal titularra eta Juan Isasi Urdangarin jauna ordezko bokala izendatzea, ondoren aipatzen diren kidegoetan:

– Erdi-mailako teknikarien kidegoko hizkuntza normalizazioko teknikariak

Hirugarren artikulua.– Agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri baino lehenago, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baitu azaroaren 26ko 30/1992 Legeak —Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak—. Errekurtso horri ez bazaio ebazpen adierazirik egiten, errekurtsoa ezetsi dela joko da.

Halaber, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Herriko Auzitegi Nagusian. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilekoa izango da Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 28an.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala