Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2002ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
1543

EBAZPENA, 2002ko otsailaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearena, Joseba Iñaki Goiricelaya Ordorica jauna "Ingeniaritza Telematikoa" jakintza-arloan unibertsitateko katedraduna izendatzeko dena. Plaza horretarako deialdia 2000ko irailaren 5eko Erabakiaren bidez egin zen (irailaren 21eko "Estatuko Buletin Ofiziala").

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2000ko irailaren 5eko Erabakiaren bidez deialdia egin zen unibertsitateko irakasleen plazak betetzeko (2000ko irailaren 21eko "Estatuko Buletin Ofiziala"). Lehiaketa epaitu behar zuen epaimahaia Errektoregoaren 2001eko irailaren 19ko Erabakiaren bidez izendatu zen (2001eko urriaren 18ko "Estatuko Buletin Ofiziala"). Kontuan hartuta Unibertsitate Erreformarako abuztuaren 25eko 11/1983 Lege Organikoko 42. artikulua eta berau garatzen duten gainerako xedapenak; ikusita interesatuak bete egin dituela irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuaren 5. artikuluaren 2. atalean aipaturiko betebeharrak, 13. artikuluaren 1. puntuan ezarririko epean; eta gorago aipaturiko epaimahaiak egin duen proposamena jasota,

Errektorego honek erabaki du ondoko pertsona hau Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko unibertsitateko katedradun izendatzea: Joseba Iñaki Goiricelaya Ordorica jauna; NAN zk: 14.941.745; jakintza-arloa: "Ingeniaritza Telematikoa"; saila: "Elektronika eta Telekomunikazioak".

Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari eta zuzenean aurkatu ahal izango da Euskal Herriko Justizi Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako aretoan. Horretarako bi hilabeteko epea egongo da, erabaki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita. Aurretiaz Unibertsitateko errektore jaunari jakinarazi beharko zaio.

Leioa, 2002ko otsailaren 13a.

ERREKTOREA.
Eskuordetzeaz (2000/06/14ko Erabakia, 2000/07/10eko
"Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria")
Irakasleen errektoreordea,
VÍCTOR URRUTIA ABAIGAR.

Azterketa dokumentala