Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

49. zk., 2002ko martxoaren 11, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
1542

AGINDUA, 2002ko otsailaren 19koa, German Artabe Alberdi jaunak Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearen goi kargudunaren idazkari kargua utz dezala xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.4 b artikuluan agindutakoa betez, eta lege horrek ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– German Artabe Alberdi jaunak Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuordetzako goi kargudunaren idazkari lanpostua (18 maila eta 1001/37 kodea) utz dezala, eta bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.

Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2002ko otsailaren 1etik izango ditu ondorio guztiak.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio bidea agortzen du. Haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2002ko otsailaren 19a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala