
49. zk., 2002ko martxoaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1541
58/2002 DEKRETUA, martxoaren 5ekoa, Langileriaren Kudeaketa zuzendaria izendatzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatz-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko martxoaren 5ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Itziar Garaizar Agirre andrea Langileriaren Kudeaketa zuzendari izendatzea.
2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2002ko martxoaren 5ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
M.ª ANGELES IZTUETA AZKUE.
RSS