
49. zk., 2002ko martxoaren 11, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
1540
57/2002 DEKRETUA, martxoaren 5ekoa, Langileriaren Kudeaketa zuzendariak bere kargua utz dezala xedatzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatz-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2002ko martxoaren 5ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Luis M.ª Valle Bolinaga jaunak, berak hala eskatuta, Langileriaren Kudeaketa zuzendari kargua utz dezala, eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2002ko martxoaren 5ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
M.ª ANGELES IZTUETA AZKUE.
RSS